Goragalea, goralarria, botagalea, botagura edo botalarriaondoeza egoera batean azaltzen de sentsazioa da, oka edo botaka egin aurretik edo egin beharrarekin loturik.
Goragalea sarritan jasan ezkero bere jatorrian ikertzea beharrezkoa da, honela egokia den tratamendua ezartzeko. Azkenean oka egiten bada, gaixoa berrhidratatu eta bere elektrolito maila kontrolatzea beharrezkoa izango da. Goragalea jaki solidoak ekidinez eta farmakologikoki antiemetikoak erabiliaz hobetu daiteke.