Borrokoxko

Euskal Herriko mendia

Borrokoxko, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Aretako mendirik garaienetako bat izanik ere, Borrokoxkok bazter utzita ematen du, mendizaleen begiradak Baigura erraldoira edo, gehienez ere, hurbileko Erremendiara zuzentzen direlarik. Bere kokapen urrunak eta alde guztietatik azaltzen duen profil lau eta oihantsuak zerikusia izanen dute seguruenik bazterketa horrekin. Nolanahi ere, bai Elkoatz eta Aietxutik abiatzen diren bideak bai Erremendiako goi ordokikoak edertasun paregabekoak dira, eta gailurretik ikuspegi oso mugatuak izanen ditugun arren, mendi honek behatoki ugari eskaintzen du. Horrez gain, isolamendu horrek berak fauna oso aberats baten bizileku bihurtu ditu inguru hauek.

Borrokoxko
Datu orokorrak
Garaiera1.389 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°51′11″N 1°11′46″W / 42.853°N 1.196°W / 42.853; -1.196
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Borrokoxko, http://www.euskal-herria.org/.