Boli Kosta Operazioa, Kingpin Operazioa edo Son Tayko Oldarraldia ere deitua, Ameriketako Estatu Batuetako Armadak eta Aire Indarrak Vietnamgo gerran egindako operazio bat izan zen, Sơn Tâytik gertuko esparru batean zeuden estatubatuar gerra preso batzuk askatzeko helburuarekin, Hanoitik gertu. Operazioa 1970eko azaroaren 21ean egin zen, eta ondo gauzatu zen, baina ez zen presoen askapenarekin amaitu, hilabete batzuk lehenago beste eremu batera eraman baitzituzten.

Boli Kosta operazioa
Vietnamgo Gerra
Son Tayko esparrua, AEBko inteligentzia argazki batean.
Data1970ko azaroaren 21a
LekuaSơn Tây, Ipar Vietnam
Koordenatuak21°08′40″N 105°29′45″E / 21.144355555556°N 105.49588055556°E / 21.144355555556; 105.49588055556
EmaitzaPorrota: ez zegoen ateratzeko presorik
Gudulariak
 Ipar Vietnam  Ameriketako Estatu Batuak
Buruzagiak
Ezezaguna LeRoy J. Manor
Arthur D. Simons
Indarra
Ezezaguna 56 Indar Berezietako soldadu
92 pilotu
28 aireko ibilgailu
Galerak
AEBren txostena: 42 hildako zaindari[1]
Vietnamen arabera:
6 hildako zaindari
7 zibil
2 zibil zauritu.
Hildakorik ez
2 zauritu
Helikoptero bat eta hegazkin bat

Erasoaren helburu nagusia lortu ezin izan zen arren, operazioa arrakastatsua izan zen ikuspuntu militarretik (ez inteligentziaren ikuspegitik), izan zen moduagatik, estatubatuarrentzat oso onuragarria izan zen galera kopuruagatik eta Vietnamen zeuden estatubatuar gerrako presoentzat ondorengo zeharkako ondorioengatik.[2] Estatu Batuetako aldean bi zauritu eta bi aireontzi (hegazkin bat eta helikoptero bat) galdu ziren.[1][3] Ipar Vietnamgo aldean, Ameriketako Estatu Batuetako iturrien arabera, 40 hildako baino gehiago egon ziren, guztiak militarrak, baina lokalen arabera, militarren baja gutxiago eta zibilen heriotza gehiago izan ziren.

Inteligentziak egindako akatsak kritika ugari izan zituen bai Richard Nixonen administrazioko kideen artetik, zein iritzi publikoan. Ondorioz, Estatu Batuetako inteligentzia-komunitatearen berrantolaketa garrantzitsu batera egin zen, urtebete geroago[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Manor, Brig. Gen. Leroy J.. The Son Tay Raid, November 21, 1970. Air Commando Association.
  2. a b Schemmer, Benjamin F. (1976). The Raid. Harper & Row, p. 153. ISBN 0-553-75625-7
  3. Glines. The Son Tay Raid. .

Kanpo estekak aldatu