Bless Me, Father (euskaraz Bedeinka Nazazu, Aita) ITV britainiar telebista etxearen komediazko telesaila da. Bertan Arthur Lowe, Daniel Abineri, Gabrielle Daye, Patrick McAlinney, David Ryall, Derek Francis eta Sheila Keith aktoreek parte hartu zuten. ITV kateak Britainia Handian 1978-1981 urteen artean emititu zuen. Euskal Herrian aldiz, ETB1ean euskaraz eta ETB2an gaztelaniaz 80eko hamarkada erdi eta amaiera aldera Aita Bedeinka Nazazu izenburupean emititu zuen.

Bless Me Father
Jatorria
IzenburuaBless Me Father
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Sasoi kopurua3
Atalak21
Ezaugarriak
Genero artistikoaSitcoma
Hizkuntzaingelesa
Antzezlea(k)
Arthur Lowe (en) Itzuli
Daniel Abineri (en) Itzuli
Gabrielle Daye (en) Itzuli
Patrick McAlinney (en) Itzuli
Sheila Keith (en) Itzuli
[[Kategoria:Arthur Lowe (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Daniel Abineri (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Gabrielle Daye (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Patrick McAlinney (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Sheila Keith (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorleaITV
Hasiera-data1978ko irailaren 24a
Amaiera-data1981eko abuztuaren 16a

IMDB: tt0076988 TV.com: shows/bless-me-father Edit the value on Wikidata

Kontakizuna aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Telesailak bere 21 ataletan zehar Aita Charles Duddleswell (Lowe) irlandar parroko katolikoa eta bere apaiz laguntzaile gazteak (Abineri) Londres hiriko erdi-mailako eta fikziozko St. Jude auzunean dituzten abenturak azaltzen dizkigu. Telesaila 1950eko hamarkadan girotzen da.

Gidoia Peter De Rosak idatzi zuen (hau apaizondoa zen). De Rosak gidoia Neil Boyd ezizenez idatzi zuen, hots, hori telesaileko parrokoaren apaiz gazte laguntzailearen izena zen. Gainera Boydek telesaila honetan oinarritutako hainbat eleberri argitaratu zituen. ITV network ekoiztetxeak London Weekend Television etxearentzat gauzatu zuen.

Pertsonaiak aldatu

  • Aita Charles Duddleswell (Arthur Lowe), parroko katoliko irlandarra, umoretsua eta "axeria" oso, beti ateraldi xelebrez erantzuteko prest.
  • Neil Boyd, parrokoaren apaiz laguntzaile gazte eta zintzoa (Daniel Abineri), Aita Charlesen laguntzaile nekagaitza, sentipen onez beteriko apaiz hasi berria.
  • Mrs Pring (Gabrielle Daye), bi elizgizonen bizilekuko etxekoandrea da.
  • Daley doktorea (Patrick McAlinney), maizegi erre nahiz zurrut egiteko zaletasuna duen sendagilea, Aita Charlesen pareko "axeria". Biak ume-umetatik lagunak dira.
  • Billy Buzzle (David Ryall), fedean nahiz erlijioan batere sinisten ez duen bizilaguna.
  • Ama Stephen (Sheila Keith), goi-lekaime edo monja.
  • O' Reilly artzapezpikua (Derek Francis), Aita Charles eta Neil Boyden burua.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu