Blasa Morales

maistra

Blasa Morales (Lizarra, Nafarroa Garaia, XIX-XX mendea) maistra izan zen.[1]

Blasa Morales
Bizitza
JaiotzaLizarra
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Biografia

aldatu

Blasa eskola pribatu bateko maistra izan zen, eta udal dirulaguntza jasotzen zuen bere lanagatik. Nesken hezitzaile aritu zen XIX. mendearen azken urteetan. Bildutako datuen arabera, 1884ko urtarrilaren 3an Lizarrako Udalak Blasak gobernatutako eskolari 75 pezetako dirulaguntza eman zion. Hala ere, kopuru hori gutxiegitzat jo zuen maistrak, eskolak jasaten zituen kalteak, gabeziak eta beharrak nahiko nabarmenak eta bistakoak baitziren. Blasa kexu zen herriko beste eskolari, San Andres izeneko mutikoen eskolari, 500 pezetako dirulaguntza ematen ziotelako. Protesta gogorra egin zuen, diskriminazio hori ulertzen ez zuelako.

Udala bildu egin zen protesta aztertzeko, baina eskaera ez zela bidezkoa erabaki zuen, besteak beste, mutikoen eskola neskatoena baino garrantzitsuagoa zelako.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu