Bizkaia kaia Bilboko portuko Santurtziko gunean dagoen kaia da. Bi zatitan banatzen da, Bizkaia iparralde kaia eta Bizkaia ekialde kaia.

Iparraldeko kaia mendebalde ekialdeko norabidea dauka eta 750 metroko luzera, eta Ekialdeko kaia iparralde hegoaldeko norabidea eta 200 metroko luzera. Santurtziko portu zaharretik hurbilen dagoen kaia da.

Ezaugarriak aldatu

Bizkaia kaian, mota desberdineko gaiak kargatzen dira. Bizkaia iparralde kaian Berge enpresak egoitza dauka. Bizkaia ekialde kaian gurpil bidezko merkantziak (autoak batez ere) kargatzen dira, horretarako bi ro-ro arrapal daudelarik.

2010eko urrira arte, arrapaletako bat MS Pride of Bilbao ferryak erabiltzen zuten, baina ordutik Toro y Betolazak erabili du autoak itsasontzietatik deskargatzeko.

2011an Britanny Ferries enpresa frantziarraren eskutik berrezarriko den ferry zerbitzu berriak ez du Bizkaia ekialde kaia erabiliko eta bidaiarientzako terminala eta kamioientzako kargalekua A-3 kaian ezarriko dute leku falta dela eta.

Bergeren leku aldaketa aldatu

2008an Berge Marítimak akordioa sinatu zuen Bilboko Portu Agintaritzarekin Bizkaia iparralde kaian burutzen zituen jarduerak A-3 kaira mugitzeko. Behin Bergéren kai hori libre geratzean, Bizkaia ekialde kaian kargak burutzen dituen Toro y Betolaza enpresak Bizkaia iparralde kaira zabalduko lituzke bere jarduerak Bilboko Zorrotza auzoko kaian 2008an mantentzen zituen kargak Santurtziko kaietara eramanez.

Hiru urte beranduago, 2011ko urtarrilaren 31n, portuaren erabaki hori bertan behera geratu zen[1], 2008an hasitako krisialdi ekonomikoak eraginda. Enpresak A-3 kaira aldatzearekin lortutako etekina baino gehiago izango litzateke aldaketa hori burutzeko beharrezko dirua eta inbertsioa.

Ikus, gainera aldatu

Bilboko portua

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.