Bizkaia-Gipuzkoa desafioa (estropada)

traineru estropada

Bizkaia-Gipuzkoa desafioa Bilbon 2013ko ekainaren 21ean jokaturiko estropada berezia izan zen. Bizkaiko lau traineru onenak Gipuzkoako lau onenen aurka lehitau ziren erreleboka, Elecnor Saria eskuratzeko asmotan.

Estropada

aldatu

Hasieran sailkapen estropada bat antolatu zen erreleboak zein ordenetan eman erabakitzeko. Probintzia bakoitzean hirugarren geldituriko traineruak izango ziren lehenengoak, ordoren bigarrenak eta azkenik lehen postuan gelditurikoak. Gizonezkoek bukatzerakoan emakumezkoak lehiatu eta hauen denbora gehitu zitzaien.

Sailkapen estropadak

aldatu

Bizkaitarren aldetik:

# Taldea Patroia Denbora
1 Portugalete Lur Uribarren 4:58:36
2 Kaiku Cristian Garma 5:00:96
3 Urdaibai Eneko Bilbao 5:10:19
4 Bizkaia (emakumezkoak) Iraide Ruiz 6:00:00

Gipuzkoarren aldetik:

# Taldea Patroia Denbora
1 Orio Irakoitz Etxeberria 5:05:66
2 San Pedro Ugaitz Mendizabal 5:06:46
3 Hondarribia Eneko Bilbao 5:10:19
4 Zumaia (emakumezkoak) Nagore Osoro 5:49:00

Desafioa

aldatu

Bi txanda jokatu ziren kaleen artean diferentzia egon zitekeela aurrikusita. Lehenengo txandan Gipuzkoarrak lehenengo kaletik aritu ziren eta 23 segunduko abantaila atera zuten gizonezkoek eta beste 19koa emakumezkoek. Guztira 42 segunduko abantaila beraz.

Bigarren txandan kaleak trukatu eta bizkaitarrak izan ziren nagusi, gizonezkoetan 21 segundutako abantaila atereaz eta emakumezkoetan bi segundu.

Hauek izan ziren beraz emaitzak:

Txanda Taldeak Denbora Taldeak Denbora
1. Txanda Gipuzkoa (gizonezkoak) 14:32 Bizkaia (gizonezkoak) 14:56
1. Txanda Gipuzkoa (emakumezkoak) 2:53 Bizkaia (emakumezkoak) 3:12
2. Txanda Gipuzkoa (gizonezkoak) 14:56 Bizkaia (gizonezkoak) 14:35
2. Txanda Gipuzkoa (emakumezkoak) 3:02 Bizkaia (emakumezkoak) 3:00
Guztira GIPUZKOA 35:26:38 BIZKAIA 35:45:38

Kanpo estekak

aldatu