Bizikleta-atoi
Bizikleta-atoia gurpil bat edo bi dituen egitura da, eta zama bizikletaz garraiatzeko motorrik gabea. Bizikleta baten zama-ahalmena handitu dezake, eta 3 metro kubiko arteko bolumena eta tona erdi baino gehiagoko pisua izan dezaketeen objektuen puntuz puntuko garraioa ahalbidetzen du.
Motak
aldatuAtoi motak hainbat helbururekin, zama-eskakizunekin eta gidatzeko baldintzekin diseinatuta daude:
Gurpil kopuruaren arabera
aldatu- Gurpil bakarra: atzean muntatutako gurpil bakarra. Atoi-ahalmen mugatua izan arren, diseinu hori egonkorragoa izan ohi da (mugitzen denean) bi gurpil edo gehiagoko atoien aldean. Gurpil bakarra alde batetik bestera okertu daiteke biraketetan (bizikletak berak egiten duen bezala), eta, horri esker, bira koordinatuak egin daitezke nahiko abiadura handian. Bizikletarekin lotzea bi gurpileko atoi batean baino sinpleagoa da, eta atoia bizikletarekin okertzen da. Bob Trayler eta Extrawheel atoiek, denek dute gurpil bakarra.
- Bi gurpil: bi gurpileko diseinu batek ahalbidetzen du karga ahalmen askoz handiagoa eta karga azalera zabalagoa. Abiadura handietarako egokia ez den arren, eguneroko txirrindularitzarako aproposak dira. Bi gurpileko atoiek bizikletaren eskulekuaren zabalera edo zabalagoa izan ohi dute; horregatik, kontuz ibili behar da espazio estuetatik joateko.
Kargaren arabera
aldatu- Karga orokorra: mota guztietako karga garraiatzeko. Merkaturatutako zama-atoien karga-ahalmena 14 kg-tik 140 kg-ra bitartekoa da, baina karga askoz handiagoak garraiatu dira autoeraikitako atoiekin edo bizikleta bakarrari lotutako atoi anitzeko trenekin.
- Haur bidaiaria (karga gisa): atoiak bidaiari txiki baten edo gehiagoren erosotasuna eta segurtasuna indartzeko eraikita daude. Hauek, normalean, grabitate zentroa baxua dute eta gurpilak oso zabalduta daude bihurguneen egonkortasuna areagotzeko, jada askotan, eurirako estalkiak, eserleku erosoa eta segurtasun-uhalak osatzen dituzte. Haurrak garraiatzeko diseinatutako atoi asko ere haur kotxetxo bihur daitezke.
- Haur bidaiaria (pilotu gisa): normalean zelaren atzeko aldetik bizikletari itsasten zaizkion atoi-bizikletak (eta tandemak bezala funtzionatzen du). Hauek, oraindik bizikleta batekin bakarrik joan ezin diren haur txikiak onartzen dituzte, eta pedalei eraginez trakzioa sortzen duten helduak izaten dituzte lagun.
- Kanoa eta kayak: karga oso luze eta arina atoian eramateko diseinatua, kanoak, kayakak edo windsurf plataformak kasu.
- Bidaiari ezindua: gurpil-aulkiak modu seguruan atoian eramateko fabrikatua, pertsona eta guzti.
- Etxeko animaliak: etxeko animalia txikiak eramateko, bereziki txakurrak, 45 kg baino gutxiago pisatzen dutenak.
Atoi elektrikoak
aldatu- Bizikleta elektrikoko atoiak propultsio elektrikoa duten atoiak dira. Gehienak bultzada elektrikoko atoiak dira. Hainbat fabrikatzailek eginak dira. Hona hemen adibide batzuk: Aevon Trailers (Cycloboost), Ridekick International (Ridekick), Topeak (Journey Trailer),...