Bistako adreilu

Bistako adreilua eraikinaren kanpoaldean edo barrualdean estali gabe jartzeko egindako adreilu mota da. Egiturazko funtzioaz gain, apaingarri funtzioa ere izan dezake eta hainbat neurritako eta koloretakoak izan daitezke fabrikatzean erabilitako materialen eta gehigarrien arabera. Bistako adreiluen ezaugarri nagusia, hiru aurpegi bereziki leunak eta bukatuak izatea da; izan ere, behin adreilua jarrita, aurpegi horietako bat gutxienez ikusgai izango da.

Bistako adreiluzko fatxada baten itxura.

Denboraren joana oso ondo eusten duen material mota da, mantentze lan oso urria du eta masa kopuru handia duenez isolamendu akustiko ona du. Gaur eguneko teknologiari esker tamaina handiko bistako adreilu panelak ere fabrikatzen dira, tailerrean elkartu eta eraikitzeko tokian makineriaren bidez muntatu.

Bistako adreilu motakAldatu

  • Adreilu erregogorrak: tximinietan eta labeetan erabiltzen dira.
  • Adreilu esmaltatua : apaingarri modura adreiluaren aurpegiak kolorez esmaltatu egiten dira.

Kanpo estekakAldatu