Billabong
Billabong izenez Australian ohikoak diren aintzira txiki edo ur putzu sakonak deitu ohi dira. Billabong hauek sarritan ibaiak edo errekak euren bideetatik irten edota aldatzen direnean sortzen dira, aurreko ibilbidea ur putzu baten gisan geldituz, ur putzu hori billabong delakoa da. Hitzaren jatorria bertako wiradjuri hizkuntzako bilabaŋ hitzetik eratorria omen da.
Australiako jatorrizko biztanleen ahozko tradizioan, billabongetan bunyipak bizi dira ezkutaturik.