Bide zuzena Tolkienen legendarium ospetsuan eta Silmarillion lanean elfoen itsasontziek Amanerantz jarraitzen zuten bideari deritzo.

Uste denez airetik nabigatzen zuten, mundua euren azpian kurbatzen zen bitartean. Honek hala izan behar izan zuen Akallabêth edo Numenorren hondoratzearen ondoren, Lurralde Ustelezinak mundutik kenduak izan zirenean.

Elfoei eta, salbuespen batzukin, baita beste arraza batzuetako pertsonei ere, Eraztun Bakarraren eramaleak izan ziren Frodo Zorrozabal, Bilbo Zorrozabal eta Sam Gamgeeri eta Gimli nanoari Antzinako Mendebaldera heltzeko grazia hau eman zitzaien.

Beste edozein itsasontzik munduan zehar zirkuluak eginez amaitzen zuen. Marinel gizakiren batzuk, Historian zehar, itsasoetan galduta zeudenak, beharbada Valarren baimenez bide hori aurkitu dutela esan izan den arren, mundua euren azpian nola hondoratzen zen ikusiz eta azkenik Bedeinkatutako Erresumako azken kostaldeak ikustera iritsiz. Baina Valarrek numenortarrei hainbeste grazia eta edertasunen aurrean esan zieten bezala "gizakien bizitza laburra sitsena gehiegizko argiaren aurrean bezala itzaltzen zen" (Akallabêth).

Kanpo estekak

aldatu