BiSKY Team irakaskuntza-proiektu bat da zeina Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikasleek parte hartzen duten. BiSKY Teamen helburua da 100 km-ko altuerara iristen diren, eta mikroesperimentuak eta nanosateliteak (ingelesez CubeSats) garraia ditzaketen jaurtitzaile espazial azpiorbitalak garatzea.[1]

BiSKY Team
Sorrera2018
EgoitzaBilboko Ingeniaritza Eskola
Webguneahttp://www.biskyteam.com/

Motor hibrido bat diseinatu eta piztu duen espainiar estatuko lehen unibertsitate-taldea da[2], solido eta gasa erregai moduan erabiltzen duen motor bat da hau. Horretaz gain, berezko motor eta abionikarekin diseinatutako COSMOX izeneko suziri familia batekin Kármánen lerroa gainditu nahi dute.

Historia aldatu

BiSKY Teamen ideia 2018ko martxoan jaio zen Ángel Gil Elorriren, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle baten, eskutik. Ángel Bilboko Ingeniaritza Eskolan konturatu zen suziriak egiten zituen ikasle talde bat falta zela, eta horrenbestez, berak ikaskide batzuekin egitea erabaki zuen. Horretarako, unibertsitateko irakasle batzuekin elkartu, eta batera hasi ziren lanean. Irakasle haietariko batzuk Pedro Luis Arias Ergueta eta Agustin Sanchez-Lavega izan ziren. Horrela, 2018ko udan, lehen suziria jaurti zuten, Alfa izenekoa, eta urte bereko irailean Euskal Herriko Unibertsitateak BiSKY Team unibertsitateko talde bezala aintzatetsi zuen. 2018-2019 ikasturtearen hasieran haien suzirietan instalatuta egongo ziren motor hibrido propioak diseinatzea eta eraikitzea erabaki zuten, eta 2019ko irailean haien lehenengo motor propioa probatu zuten, M1 motor hibridoa. Orain, taldeak, bere koheteen egitura garatzeaz gain, bi bide paralelo jarraitzen ditu suziriak garatzeko. Batetik, bere abionika propioa diseinatzen dute, eta bestetik, motor hibrido propioak garatzen dituzte, ondoren bideak batuz BiSKY Teamen helburua lortu nahian.

Gaur egun, 40 ikasle inguru eta 4 irakasle parte hartzen dute proiektuan, eta suziriak egiteaz gain, proiektuari buruzko hitzaldiak eta tailerrak antolatzen dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko ikasteetxetako ikasleentzat. Sektore aeroespazialeko zenbait biltzarretan ere parte hartu dute, hala nola ESAk antolatutako Space 4 Inspiration kongresuan.

BiSKY Team beste suziri ikasle-talde batzuekin lan egiten ari da. Cosmic Research taldearekin, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko suziri taldearekin, elkarlanean daude Cosmic Research-ren Bondar suziria eramango duen abionika diseinatzen. Sistema elektroniko horren prototipoa 2020ko udan probatu zen Christinaren, Cosmic Researchren suziri baten, jaurtiketa batean.[3] Gainera, Europako beste suziri ikasle-talde batzuekin batera dabiltza lanean europa mailan eta ikasle-elkarteen artean suzirien lehiaketa bat prestatzeko.

Koheteak aldatu

BiSKY Teamek mikroesperimentuak eta nanosateliteak Kármánen lerrora eramatea lortzeko, COSMOX motor hibridoko suziri familia bat diseinatzen daude, eta hori lortzeko hainbat kohete diseinatu eta probatzen dituzte aurretik.

Alfa aldatu

Alfa izan zen BiSKY Teamek jaurtitako lehen kohetea. 2018ko irailean jaurti egin zen Huescako aerodromoan Tripoli elkartearekin. Alfa 1 m-eko luzera eta 6 cm-ko diametroa zuen erositako suziri bat izan zen, baina arduino baten bidez egindako abionika propioa zuen instalatuta. 507 metroko altuerara iritsi zen[1].

Bravo aldatu

Bravo izan zen BiSKY Teamek jaurtitako bigarren kohetea, eta diseinu eta abionika propioa zuen lehenengoa. 2019ko ekainean jaurti egin zen Dimako aerodromoan, 778 metroko altuera batera iritsiz. Bravok 1 m-eko luzera eta 6 cm-ko diametroa zuen, eta altuera horretara iristeko erabilitako motorra Cesaroni H125 2g-a izan zen.[1]

Charlie aldatu

Charlie da taldeak jaurtiko duen hirugarren kohetea.[4] Diseinu eta abionika propioa, eta 4 metroko luzera eta 20 zentimetroko diametroa du.[2] M2 motorra, taldeak eraikitako motor hibrido bat, suziri honetan instalatuta egongo da eta taldeak diseinatutako Aero-Brake izeneko balaztatze sistema berri bat edukiko du. Horren bidez, suziriaren ardatzaren inguruko errotazioak murriztu nahi dira, hartara kohetearen leherketarik gerta ez dadin. Jaurtiketa 2020ko udan egitea espero zen, baina COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, jaurtiketa ezin izan zen aurrera eraman. 2021ean jaurtiko da.

Arima eta Saiakera aldatu

Arima eta Saiakera taldeak elementu berriak probatzeko bi suziri dira. Suzirien kanpo- eta barne-egitura BiSKY Teamek fabrikatua da eta saiakuntza hauek taldeak fabrikatutako elementu aerodinamikoak eta jausgailuen eiekzio-sistema berri bat probatzea dute helburu nagusi. 2021ean jaurtiko dira.

COSMOX I aldatu

COSMOX I da BiSKY Teamek Kármánen lerroa gainditzeko diseinatzen dabilen suziria. Kohete hau COSMOX izeneko suziri familiakoa da eta mikroesperimentuak eta nanosateliteak garraiatu ahal izango ditu.[1]

Motor hibridoak aldatu

BiSKY Teamek bere motor hibrido propioak eraikitzen ditu, zeinak erregai moduan solido eta likido edo gas nahaste bat erabiltzen duten.[3]

M1 aldatu

 
M2 motor hibridoa

M1 izan zen taldeak diseinatu eta piztu zuen lehengo motor propioa, hori egiten duen Espainiar estatuko lehen unibertsitate-taldea bihurtuz. Saiakuntza-banku batean probatu zen 2019ko irailean, 30 kg-ko bultzada bat lortuz. Bere tamaina eta pisu handiaren ondorioz, ezin da kohete batean instalatu. M1 motorrak oxido nitroso gasa oxidatzaile bezala eta parafina solidoa erregai moduan erabiltzen ditu.

M2 aldatu

M2 izango da M1-en jarraipena. Motor honek oxido nitroso likido eta metano bidezko su-sistema bat izango du eta espero da 500 kg-ko bultzada edukitzea. M1 motorra ez bezala, kohete batean txertatuta joateko diseinatuta dago eta Charlie-ren eta COSMOX I-ren motorra izango da.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz) El proyecto | BiSKY Team. (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
  2. a b (Gaztelaniaz) 20minutos. (2019-06-07). «Estudiantes de Ingeniería de Bilbao lanzarán este sábado su segundo cohete desde el aeródromo de Dima» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
  3. a b (Gaztelaniaz) «El equipo Bisky Team de la Escuela de Ingeniería de Bilbao y Cosmic Research firman un contrato de colaboración para lanzar el cohete Bondar» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
  4. (Gaztelaniaz) BiSKY Team | BiSKY Team. (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu