Bhutandar ponia, edo Bhutandar zaldia Bhutango bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik bhutandar zaldia ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Bhutandar ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Bhutan
SinonimoakBhutandar zaldia. Bhote Ghoda. Bhutani. Bhutia Poni

Zaldi hauek Indiako landa poniekin zein inguruko beste zenbait poni arrazekin seniturik daude, aurrenekoekin bereziki. Hau dela eta, hainbat adituek arraza zuzenki Indiako landa ponien multzoan kokatzen dute.

Abere hauek Himalaiako paraje malkartsuetan ibiltzeko egokituak daude, eta beste zenbait zaldi arrazentzat ezinezkoak lirateke parajetan aritzen dira. Zela zaldirako, zama abere edota nekazaritzaren lanetarako erabiltzen dute.

Historia

aldatu

1998.urtean egindako ikerketa batek ahalbidetu zuen Bhutango zaldiak arraza ezberdinetan sailkatzea.

Bhutanen aurki daitezke bertako lau zaldi arrazetako bat da, beste hirurak yuta zaldia, Merak-Saktenpata eta jata izanik.

Etimologia

aldatu
 
Bhutango ponia mando batekin batera garraio lanean. Ponia eskubian

Arrazaren beste zenbait izen; Bhutia Poni, Bhote Ghoda eta Bhutani dira.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu