Betiko loa (The Big Sleep) Raymond Chandlerek 1939an idatzitako eleberri beltza da. Protagonista Philip Marlowe detektibea da, Raymond Chandleren pertsonaiarik ezagunena.

Betiko loa
Datuak
Idazlea Raymond Chandler
Argitaratze-data 1939
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua The Big Sleep
Hizkuntza ingelesa
Argitaletxea Alfred A. Knopf (en) Itzuli
Herrialdea AEB
ISBN 978-0-14-010892-7
OCLC 42659496
Euskaraz
Izenburua Betiko loa
Itzultzailea Iñaki Ibañez
Argitaratze-data 1995
Bilduma Sail beltza
Orrialdeak 294
ISBN 978-84-87484-21-6

Argumentuaren ezaugarri nagusia konplexutasuna da. Izan ere, badaude izaera biko pertsonaia asko, baita narrazioan zehar azaltzen diren sekretuak ere. Izenburua heriotzaren eufemismoa da, liburuan “betiko loa egiteari” buruzko hausnarketa agertzen baita.

ArgumentuaAldatu

Sternwood jeneralak Philip Marlowe kontratatzen du Geiger izeneko liburu-saltzaile bat xantaia egiten ari zaiolako bere alaba Carmeni buruz. Jeneralaren beste alabak uste du bere aitak detektibea kontratatu duela etxetik alde egindako senarra aurkitzeko. Geiger bere apartamentuan tirokatuta hil denean, Carmen biluzik eta drogaturik han dagoelarik, Philip Marlowek badaki bere ikerketak hasi baino ez du egin.

PertsonaiakAldatu

  • Philip Marlowe: detektibea.
  • Sternwood jenerala: Marlowe kontratatzen du.
  • Carmen Sternwood : jeneralaren alaba txikia.
  • Vivian Regan: jeneralaren alaba nagusia.
  • Rusty Regan: Vivianen senarra. Etxetik alde egin omen zuen Eddie Marsen emaztearekin.
  • Bernie Ohls: Barrutiko fiskalaren laguntzailea. Marloweren adiskidea.
  • Arthur Gwynn Geiger: Liburu-saltzailea. Xantaia egiten dio jeneralari, Carmeni buruz.
  • Joe Brody: Carmenen maitale ohia. Xantaia egiten dio jeneralari.
  • Eddie Mars: kasino baten jabea. Txantaje-egilea.
  • Mona Mars: Eddie Marsen emaztea. Etxetik alde egin omen zuen Rusty Reganekin.

ZinemaAldatu

1946an Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariak eleberri honetan oinarritutako The Big Sleep filma estreinatu zuen, bertan Humphrey Bogart eta Lauren Bacall aktoreak protagonista izan zirelarik.

Kanpo estekakAldatu