Betibizi hori

Konposatuen familiako landare hostoiraunkorra. Zuhaixka-formakoa, zurtoina eta hostoak ilaundunak, eta loreak horiak ditu.

Betibizi horia (Helichrysum stoechas) Asteraceae familiako espezie baten izen arrunta da, Mediterraneoan jatorria duena.

Betibizi hori
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaGnaphalieae
GeneroaHelichrysum
Espeziea Helichrysum stoechas
(L.) Moench, 1794

Taxonomia aldatu

Hiru azpiespezie ditu[1] :

  • Helichrysum stoechas (L.) Moench var. maritimum
  • Helichrysum stoechas (L.) Moench var. dolomiticum
  • Helichrysum stoechas (L.) Moench subsp. stoechas

Deskribapena aldatu

Landare belarkara txikia da baina batzuetan oinarrian zurezko adarrak izaten ditu 70 cm-ko altuera hartzen dutenak. Hosto estuak ditu, iletsuak eta gris kolorekoak. Hostoak igurzterakoan ileak galtzen ditu eta usaina ateratzen da.

Infloreszentzia horiak ditu, 3-4 mm inguruko loretxo ugariz osatuak. Apirila eta abuztua artean loratzen da.

Fruituak oso txikiak dira eta luma antzeko egitura dute haizeak urrutira eraman ahal izateko.

Habitata aldatu

Mediterraneo ertzeko herrialdetan hazten da, lurzoru lehorretan. Hondarrez eta harritxintxarrez osaturiko lurrak atsegin ditu, sarritan itsaso ertzean daudenak.

Erabilera aldatu

Betibizi horiaren loreekin infusioak egiten dira sukarrari eta bularreko minei aurre egiteko.

Landare lehorrak lore sortak egiteko erabiltzen dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu