Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak

2022ko euskal liburua

Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak Jaione Doraik eta Ernesto Pratek idatzitako euskarazko saiakera da. 1960tik 2010era bitartean, jazarpen politikoa zela eta, hiru mila euskal herritar ezkertiar inguruk ihes egin zuten. Egileek beraiek ere multzo horretan zeuden.

Bestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak
Jatorria
Argitaratze-data2022
IzenburuaBestaldean. Euskal iheslari politikoen bizipenak
ISBN978-84-18252-90-7
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaerbesteratzea

Historia aldatu

1960tik 2010era bitartean, jazarpen politikoa zela eta, hiru mila euskal herritar inguruk ihes egin zuten. 2014an agerraldia egin zuen iheslarien kolektiboak Arrangoitzen, eta ordutik ari dira pixkana haietako asko sorterrira itzultzen. Hargatik, tantaka baino ez da jaso haien ibilbidearen eta erbestean igarotako bizialdiaren berri, eta neurri handi batean ezezaguna da oraindik euskal iheslari politikoen errealitatea jendarte zabalaren begi-belarrietara. Egileek beraiek ere multzo horretan zeuden: Ernesto Pratek eta Jaione Doraik Ipar Euskal Herrira ihes egin zuten 2008an eta 2009an; gaur egun Hegoaldean bizi dira.[1]

Edukia aldatu

Liburu honek, zenbait iheslariren lekukotzaren bitartez, hamarkadatan luzatu den eta oraindik askorentzat amaitu ez den deserriaren bidaian murgiltzeko tresna izan nahi du. Beste kasu askotan deserrian heriotza aurkitu dute eta horiek ez dira itzuliko.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu