Bernardo Tambohuacso

Noble inka bat izan zen, 1780ko Plateroen Konspirazioan parte hartu zuena

Bernardo Pumayalli Tambohuacso, (Pisac, 1756Cuzco, 1780ko azaroaren 17a ) noble inka bat izan zen, 1780ko Plateroen Konspirazioan parte hartu zuena, Tupac Amaru II.aren matxinada Handiaren aurretik.

Bernardo Tambohuacso
Bizitza
JaiotzaPísac (en) Itzuli, 1756
Herrialdea Peru
HeriotzaCusco1780ko azaroaren 17a (23/24 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Hasierako urteak aldatu

Fernando Pumayalli Guaypartupa eta Gregoria Tambohuacsoren semea izan zen. San Francisco de Borja ikastetxean ikasi zuen, Cuscoko jauntxoen hezkuntza erakundean, jesuiten gidaritzapean. Garaiera txikikoa zela eta, edo beharbada, bere gaztetasunagatik, kazikitoa deitzen zioten.

Zilargileen konspirazioa aldatu

Lorenzo Farfán de los Godos kreolearekin batera, Tambohuacso matxinada honetan parte hartu zuen, Cuscoko aduanaren instalazioaren aurka protesta egiteko. Indigenen artean zuen entzute handiaren ondorioz, mestizoak eta jauntxoak biltzen zituen eta bileretan hitz egiten zuen, kemena eskatuz. Esan ohi zuen: plaza nagusia baino bihotz handiagoa behar da altxamendurako.

Kanpo estekak aldatu