Zigilu (egiaztagiria)

marka edo zeinu pertsonal (edo erakunderen baten) egiaztagiria
Artikulu hau agiriak egiaztatzeko metodoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zigilu (argipena)».

Zigilua da errege, erregina, estatu, hiri, erakunde edo kideko baten ezaugarria irarririk duen plaka, agiriak-eta egiaztatzeko edo ixteko erabiltzen dena, eta hark uzten duen marka ere bai, egiaztagiriaren seinalea[1].

Hondarribiko hiribilduaren zigilua, 1335 urtekoa.

Zigilu-marka uzteko erabiltzen den eskuz eusteko tresnari ere zigilu esan ohi zaio, nahiz eta bereziak ere egon badiren, zilindrikoak edo eraztunak.

Erreferentziak aldatu

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).

Kanpo estekak aldatu