San Machar katedrala (ingelesez: St Machar's Cathedral) Eskoziako Aberdeen hiriko katedrala da, Eskoziako elizari dagokiona. A mailako eraikina izendaturik dago.

San Machar katedrala
Glasgowko katedralaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaAberdeen City
Koordenatuak57°10′11″N 2°06′09″W / 57.169804°N 2.102426°W / 57.169804; -2.102426
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1131
ErlijioaEskoziako Eliza
IzenaSaint Machar (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArte gotikoa
Ondarea
LB19957, SM90001 eta LB19958
Kontaktua
Helbidea18, The Chanonry, Aberdeen
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Kondairak dio San Machar-rek errezurako leku bat ezarri zuela 580an Aberdin zaharrean, baina eliza hura katedral normandiar batek ordezkatu zuen 1131an. William Wallace exekutatu zutenean gorputza zatitu eta atal bakoitza Eskoziako hirietara bidalia izan zen eskarmentu gisa. Katedralean gorputzaren ezkerraldeko zati bat dago lurperatua.

XIII menearen bukaeran Henry Cheyne apezpikuak katedrala handitzea erabaki zuen baina Eskoziako Independentzia Gerrek ezerezean utzi zuten asmoa. XIV mendean Alexander Kininmund II.a apezpikuak katedral normandiarra eraitsi eta XV menderako katedral berria eraikia izan zen. Ondoren hiru dorre eraiki ziren, erdian handiena zegoela. 1688an izan zen ekaitz handi batek erdiko dorrea behera bota zuen eta elizaren koroa eta transeptuak ere suntsiturik gelditu ziren.

Gaur egun dakusagun elizak alboetako dorre biak mantentzen ditu eta barnealdean habearte nagusi bat eta alboetako beste bi txiki dauzka. Azken urteetan dirulaguntzak jaso ditu eliza berrizteko.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu