Primos Daniel Sánchez Arévalok zuzendutako eta Quim Gutiérrezek, Raúl Arévalok eta Adrián Lastrak protagonizatutako Espainiako film bat da, 2011. urtekoa. Zuzendariaren hirugarren filma da, baina haren lehendabiziko komedia eta otsailaren 4an estreinatu zen. Primos Comillasen (Kantabria) filmatu zuten, 2010eko udaberrian, eta 2012ko bi Goya saritarako proposatu zuten: errebelazio aktore hoberenaren sarirako (Adrian Lastra) eta taldeko aktore hoberenaren sarirako (Raul Arevalo).

Primos
Jatorria
Argitaratze-data2011
IzenburuaPrimos
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa
Iraupena97 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Daniel Sánchez Arévalo
Gidoigilea(k)Daniel Sánchez Arévalo
Antzezlea(k)
Quim Gutiérrez
Raúl Arévalo
Inma Cuesta
Antonio de la Torre
Clara Lago
Núria Gago (en) Itzuli





[[Kategoria:Núria Gago (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaJosé Antonio Félez (en) Itzuli
[[Kategoria:José Antonio Félez (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaAtípica Films (en) Itzuli
MOD Producciones
[[Kategoria:Atípica Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaJulio de la Rosa
Argazki-zuzendariaJuan Carlos Gómez (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzaileaFernando García López (en) Itzuli

primoslapelicula.com
IMDB: tt1592521 Filmaffinity: 684833 Allocine: 179074 Rottentomatoes: m/cousinhood TCM: 813376 Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ezkontzaren egun bat baino lehen Nuria Gagok bere mutil-laguna, Diego (Quim Gutierrez), bakarrik laga zuen. Azken honek bere lehengusuekin joaten da herrira bere lehendabiziko amodioa, Martina (Inma Cuesta) berreskuratzeko xedearekin. Bertan Diegok, bere lehengusua Julian (Raul Arevalo) eta bere lehengusua Jose Miguel haien iraganarekin topatuko dira eta baitan zenbait pertsonekin ere, esate baterako, ezin adiskidetuzko Bachi (Antonio de la Torre) eta bere alaba Clararekin.

Pertsonaiak aldatu

Actorea Pertsonaia
Quim Gutiérrez Diego
Raul Arévalo Julián
Adrián Lastra José Miguel
Inma Cuesta Martina
Antonio de la Torre El Bachi
Nuria Gago Yolanda
Clara Lago Clara
Alicia Rubio Toña
Marcos Ruiz Dani

Kritikak aldatu

  • "Argia, eszentrikotasuna, grazia eta samurtasuna.(...) Dena gustatzen zait komedia ausarti, bitxi, eraginkor eta hunkigarriaz". (Carlos Boyero, Diario El Pais) [1]
  • "Verano azul" bezalakoa da baina abstraktuagoa eta asmo onekoa ere. (...) Oxigeno gabeko komedia da, artifizio handiko umorean harrapatuta. (Sergi Sanchez, Diario La Razon) [2]
  • "Vaudeville zoro bat (...) non badirudi pertsonaiak elkarren lehian aritzen direla ea nork esaten edo egiten duen tontakeririk nabarmena". (Lluis Bonet Mojica: Diario La Vanguardia)[3]
  • "Dena aurreikusitako moduan eta norabide zuzenean gertatzen da(...) Garbi eta akats gabeko produktua (...) Kalifikazioa:** (bostetik) E. Rodríguez Marchante: Diario ABC.
  • "Lodien biharamun alaia, eramangarria eta bihotzekoa (...)Sanchez Arevalok bere pertsonaiak sentzibilitatez eta samurtasunez beti dotatu dituenak (...) Kalifikazioa:*** 1/2 (bostetik) Irene Crespo. [4]

http://www.filmaffinity.com/es/film684833.html

Kanpo estekak aldatu

Pertsonaiak aldatu

  • Joaquin Gutierrez

1981eko Martxoaren 27an jaio zen, Bartzelonan eta Espainako aktorea da. Bartzelonar honek, UBn Animal Fisiologiako irakasle baten eta "Escola Sardako"ren koordinatzaile eta maisu baten semea, 12 urterekin "Poblenou"n (TV3) debutatu zuen, geroago Antena3-sek "Los mejores años" bezala igorri zuen telesaioa. Denboraldi batean interpretazioa utzi ondoren, Pompeu Fabra Unibertsitatean Giza Zientzia ikasketak "Escuela de Teatro Nancy Tunón" ikasketekin aldi berean egin zituen. Azkenean, "El cor de la ciutat" telesaioan ia bost urtez parte hartu zuen. 2007an Goya irabazi zuen "AzulOscuroCasiNegro"n izandako aktuazioagatik, Daniel Sanchez Arevalok zuzendutakoa, eta berriro Primos-en (2011) lan egin zuenarekin. 2011n Me lo tiro bideoklipan kolaboratu zuen, Berto & The Border Boys taldeanera (Buenafuente)

  • Raul Arevalo Zorzo

1979ko Azaroaren 22an jaio zen Madrilen eta zinemako, antzerkiko eta telebistako aktore espainarra da. Aktore bezala bere karrera hasten du "Compañeros" telesaioan, bertan Carlos-en papera interpretatu zuen bi alditan, 2001 eta 2002. urteetan.Aukera hau "Cristina Rota" eskola ezagunan interpretazio ikasketak oraindik bukatu gabe zituenean heldu zitzaion. Hurrengo urtean, Joaquin Oristrellen aginduetara bere lehendabiziko filma filmatu zuen, "Los abajo firmantes", Javier Camara, Fernando Guillen, eta Maria eta Juan Diego Bottorekin, besteak beste. Bere ondorengo inkurtsio zinematografikoa "Cosas que hacen que la vida valga la pena" (2004) izan zen, Manuel Gomez Pereirarena. Kasu honetan Ana Belen, Jose Sacristan, Rosario Pardo edo Carmen Balaguerekin lan egin zuen. 2003 eta 2005 artean Raulek "Hospital Central", "Cuéntame cómo pasó", "Aída" edo "Motivos personales" bezalako telesaio arrakastatsuetan pertsonai episodikoak egin zituen. 2012ko otsailaren 1ean "Antena 3"-k "Con el culo al aire" igortzen hasten da, bertan Raul Arevalok Jorgeren papera egiten du,lan gabe geratzeagatik bere neskalagunak bakarrik utzi zuen mutila, beraz, camping batera bizitzera behartuta ikusten da. Otsailaren 3an "Promoción fantasma" estreinatzen du, bertan Modesto interpretatzen du, hildakoak ikusten dituen institutuko irakaslea. Gainera, antzezteko esperientzia asko dauka, zenbait mutaketetan parte hartuz. Bere bikotea Alicia Rubio aktorea da, Primos (2001) filman ere parte hartu zuena.

  • Adrian Lastra

1984ko otsailaren 26an Madrilen jaio zen aktore eta musikari espainarra da. "Palomeras bajas" izeneko auzoan ("Puente de Vallecas" distrituan) jaiotakoa."Operacion Triunfo" lehendabiziko programak ikustearen ondorioz bere bizitzarekin egin nahi duena abestea dela erabakitzen du. Beraz, 2003. urtean bokal eta lirika teknika klaseak eman zituen Victoria Manso opera-kantariarekin. Patricia Ferro-kin interpretazio musikalaren kurtsoak egin ditu, azkenean Madrilgo "Sala Claromores"-en emanaldi bat eginez eta Argentinako Susana Rinaldi abeslari eta aktorearekin. Urte horretako irailean Madrilgo Galileo Galilei salan Pop/Rock musikako lehiaketa nazional batera aurkeztu zen, Arena Music produktoreak babestuta, bertan lehendabiziko saria lortu zuen. 2004ko uztailean Keops Karnak-ko antzerki konpainiako Brodway Millenium-ekin hasten du bere ibilbidea antzerki musikalaren munduan. Telebistan eta zineman ere ezagutzera ematen da. Adrianek zineman bere lehendabiziko parte-hartzea Daniel Sanchez Arevaloko Primos-en egiten du, protagonista izanik. 2011an "Fuga de cerebros 2"-an protagonista bezala parte hartzen du Canco Rodriguez, Gorka Lasaosa, Alberto Amarilla, Pablo Penedo eta El Languirekin batera.

  • Inmaculada Cuesta

1980ko ekainaren 25ean jaio zen Valentzian, dena den bera "Arquillos"-ekoa (Jaen) dela dio. Jende gehienak Inma Cuesta bezala ezagutzen duen aktore espainiarra da. Inma 5 urte zituelarik Arquillos-era (Jaen) joan zen bizitzera. 18 urte zituela Cordobara joan zen "Escuela Superio de Arte Dramático de Córdoba"-n Arte Dramatiko Lizentziatura ikasteko. Lizentziatu ondoren, Sevillan bere ikasketekin jarraitu zuen, azkenean 2005. urtean Madrilera bizitzera joan zen, bertan Carmen Rochek zuzentzen duen "Conservatorio y Escuela de Danza, Centro de Artes Escénicas"-ean ikasi zuen. Behin Madrilen kokatuta,Inma Cuestak "Hoy no me puedo levantar" musikalean protagonista bezala parte hartuz, Nacho Canoren eskutik antzerkiaren munduan bere karrerari hasiera eman zion. Musikalak izandako arrakasta nabarmenaren eraginez, Inma profesioan ezagutzera eman zen. Horrela heldu zen telebistan bere lehendabiziko parte hartzea protagonista bezala "Amar en tiempos revueltos" telesaioan. "Café solo o con ellas" filmarekin zineman lan egiteko lehendabiziko aukera heldu zitzaion, bere kontsakrazioa telebistan TVE-ko "Águila roja" (2009) telesaioan Margarita interpretatuz heldu zen. "Águila roja: la película" filmatu zuen bere bertsio zinematografikorako eta Primos pelikulan protagonista bezala parte hartu zuen.2011ko urriaren 21ean "La voz dormida" lehen aldiz ematen dute, Benito Zambranoren filma, Maria Leonek ere protagonista bezala lan egin zuena.

  • Antonio de la Torre Martin

1968ko urtarrilaren 18an Malagan jaiotako aktore eta kazetari espainiarra da. Kazetaritzan lizentziatu zen baina beti izan zuen argi zertara dedikatu nahi zen: interpretaziora. Lan egin zuen bai "Canal Sur Radio"-n eta baita "Canal Sur Televisión"-ko asteburuko kirol albistegian, azken etapa profesionalean astebururo Madrilera joaten zen zenbait interpretazio kurtsoetara joan ahal izateko eta Cristina Rota eskolan ikasteko. Antzeztu zuen lehendabiziko papera "Los peores años de nuestra vida"-en (1994) izan zen. Telebistan arrakasta "Padre coraje" telesaioaren eskutik heldu zitzaion. Ohiko aktore bat da metraje laburreko espainiar filmetan, Daniel Sanchez Arevalo zuzendariak egindako lehenengoak, besteak beste, ("Profilaxis o Física II"), azken honek ondoren bere laguntzaz baliatuko zen bere lehendabiziko filmean, "AzulOscuroCasiNegro", paper nagusietako bat antzezteko.

  • Nuria Gago Roca

1980ko martxoaren 10ean Bartzelonan jaiotako telebistako eta zinemako aktore espainiarra da. Bere haurtzaroa "Moncada y Reixach"-en igaro zuen, bere familia-kide asko bizi diren lekuan. Lehenengo Hezkuntza "Sagrat Cor de Moncada y Reixach" eskolan eman zuen. Nahiz eta ikasle bikaina izan, betidanik aktore izan nahi zuen. Nuria ezagutzera eman zen "El cor de la ciutad" telesaioa katalanarekin, bertan Ruth interpretatzen zuen, Nuriaren (beste pertsonai baten) laguna, azkenean bere aitarekin harreman sentimentala duena. Aurretik amateur antzerki talde batean parte hartu zuen "Moncada y Reixach"-en, Dèria Teatre, kale antzerkira, "performance"etara, antzerki klasikora, etb.era dedikatuta. 2003an "Noviembre" filmarekin zinema munduan lan egiten hasi zen. Hurrengo urtean Goya sarietarako proposatu zuten "Héctor" filmean antzeztutako paperagatik. Ondoren, telebistara lan egitera bueltatu zen eta "Mis adorables vecinos"-bertan Laura interpretatzen zuen- eta MIR bezalako telesaiotan. Beste zenbait lan egin ditu "Tu vida en 65'", "Ciudad en celo" eta "Faltas leves". Bere azkenengo lanetako bat "Una mujer invisible" izan da, bertan Marina interpretatzen du. Ere bai lan egin zuen Antena 3-eko"Ell@s" telesaioan. 2011an "No tengas miedo" pelikulan parte hartzen du, Montxo Armendariz zuzendariarena.

  • Clara Lago Grau

1990ko martxoaren 6an Madrilen jaiotako aktore espainarra da. Nahiz eta aurretik telesaioetan lan egin, zineman "Terca vida"-rekin (2000) debutatu zuen. "Manos a la obra"-ko episodio batean agertu zen eta urte berean "Compañeros"-eko (Antena 3) antzezle-zerrenda taldera gehitu zen Desirée bezala, Loloren neskalaguna ia bi urtez. 2002an Carol paper protagonista antzeztu zuen "El viaje de Carol"-en (2002), Imanol Uribek zuzendutako filma, bertan Juan José Ballestak ere parte hartu zuen. Momentu hori espainiar zinemako artista gazte baten jaiotza bezala hartu zuten, hori dela eta, 2002an Clara Lago Goya sarietara proposatu zuten (sari hori Lolita Floresek irabazi zuen "Rencor" filmean antzeztutako interpretazioagatik, Miguel Albadalejo"-rena. 2004an "La vida que te espera" lehen aldiz antzeztu zen, Manuel Gutierrez Aragonek zuzendutakoa. 2004-2005 artean "Hospital Central"-ko (Telecinco) kapitulu batzuetan partu hartu zuen. 2012ko ekainaren 22an "Tengo ganas de ti" estreinatu zen, "Tres metros sobre el cielo"-ren jarraipena, Mario Casas eta Maria Valverderekin batera protagonizatzen duena. "Tengo ganas de ti" bere urteko arrakasta gehien izan zuen bigarren film espainarra izan zen, "Las aventuras de Tadeo Jones"-en atzetik, Mediaset-ek egindakoa.

  • Alicia Rubio

1983ko irailaren 15ean Madrilen jaio zen. Aktore espainarra da antzerki eta zinemako munduan interpretazio nabarmenduekin, aktore ikasteko Juan Carlos Corazzak zuzendutako arte dramatiko eskola ospetsuan ikasi zuen, Javier Bardem, Elena Anaya edo Pilar Lopez de Ayala bezalako aktoreen eskolan. Daniel Sanchez Arevalok zuzendutako pelikula arrakastatsuan Toña zaindaria interpretatzeko aukera heldu zitzaion arte, "Mesa para cinco", "Cuestión de sexo" eta "Herederos" bezalako telesaioetan parte hartu zuen. Ere ikusi ahal izan dugu Alberto Rodriguez-en "After" pelikulan. Egun "Amar es para siempre"-ren lehenengo kapituluak grabatzen ari da, Macarenaren papera interpretatzen duen "Amar en tiempos revueltos" arrakastatsuaren jarraipena.