Plasmodium vivax protozoo parasito bat da, giza patogenoa. Malaria sortzen du gizakian, eta beste hainbat animalietan ere gaixotasuna sortzen duen parasitoa da. Plasmodium generoko hamaika espezie deskribatu izan dira historian zehar, baina soilik 4 dira gizakia infekta dezaketenak: Plasmodium vivax, Plasmodium ovale, Plasmodium malarie eta Plasmodium falciparum.

Plasmodium vivax
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaChromista
FilumaApicomplexa
KlaseaAconoidasida
OrdenaHaemospororida
FamiliaPlasmodiidae
GeneroaPlasmodium
Espeziea Plasmodium vivax
[[Giovanni Battista Grassi, Raimondo Feletti|]], 1890
Genomaren kokapenaprotists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org…, protists.ensembl.org… eta protists.ensembl.org…

Forma irregularreko protozooa da, ez du lokomozio estrukturarik aurkezten eta fasearen arabera morfologia ezberdinak garatzen ditu.


Trofozito helduek forma ameboidala aurkezten dute. Handiagoak izaten dira, eritrozitoaren tamaina oso betetzera heltzen baitira.


Makrogametozitoak borobilak edo obalo formadunak izan daitezke.  Zitoplasma homogeneo eta kromatina oso trinkoa dute, eta beraz, nahiko txikia. Orokorrean eszentrikoa da eta malariaren pigmentua oso kontzentratua aurkezten da.

Mikrogametozitoan, ordea, txikiagoa da, kromatida zentral eta ez oso bereizia, eta pigmentuari dagokionez nahiko sakabanatua izaten da.

Patogenizitatea aldatu

Eltxoak ziztatzean gizakian P. vivax-en esporozitoak, hau da, parasitoaren forma inaktiboak, sartzen ditu gizakian. Zuzenean odolera edo bide linfatikotik sartu daitezke eta 45 minutu ondoren hapatozitoetara pasako dira. Hepatozitoetan hasten da fase asexuala (eskizogonia hepatiko edo tisular primarioa, ziklo exo- edo aurre-eritrozitario primarioa).

Esporozitoak eskizonte helduetara eboluzionatuko dute, hepatozitoak apurtuko dituztelarik eta merozitoak askatuko direlarik odol-zirkulaziora. Orain, fase hematikoa edo eskizogonia intraeritrozitikoa hasiko da.

Hainbat ziklo asexual ondoren, parasitoen parte bat gametozitoetara eboluzionatuko du, hau da, forma sexualera. Eltxoaren bigarren ziztada batean gametozito hauek irentsiko ditu eta eltxoaren barnean emango da ziklo sexuala esporozito gehiago sortuz.

Epidemologia aldatu

 
P. vivax espeziearen banaketa, munduan.


Edonor kutsa daiteke malariaz. Honen sintomak ez dira zertan segituan pairatu behar, batzuetan hilabeteak edota urteak eman daitezke azaleratu arte. Ala ere, orokorrean 7-30 egun bitartean irauten du inkubazio garaia.

Gaixotasuna aldatu

Malaria benignoa da mikroorganismo honek sortzen duen gaixotasuna. Ez da Plasmodium falciparum -aren malaria bezain hilgarria, baina bai hedatuagoa dago. Soilik eritrozito heldugabeak afektatzen dituenez, selektiboa dela esan dezakegu eta honen ondorioz ez ditu sintoma larriak sortzen.

Gainera, ez da gizakiaren gaixotasun ezpezifikoa. Beste hainbat tximio infektatzako ahalmena du eta hauetan askoz hedatuago dago gaixotasun hau.

Sintomak aldatu

Ez ditu sintoma espezifikorik, hau da, gripe baten sintoma berdinak izaten ditu: giharretako mina, sukar handia, beherakoak, goragaleak eta zefaleak.

Diagnostikoa[1] aldatu

Parasitoaren presentzia detektatzeko, gaixoaren periferiako odoleko tindaketa eta behaketa mikrozkopiaz da diagnostikorik ezagunena. Ermamitik odol tanta hartuz eta honetan frotis edo tanta lodiaren teknika ( 3 edo 4 tantekin egiten da azken hau ) aplikatuz, parasitemiaren detekzio azkarra egiteko ahalmena ematen digu, nahiz eta odol zelulen lisiaren ondorioz ezin behatu espezie zehatza. Gaur egun, metodo hau erreferentzia bada ere, beste metodoak ere erabiltzen dira.

Antigeno parasitarioen detekzioa da oso metodo erraza azkarra eta sentikorra. Ez da mikroskopiorik behar, baina metodo honek ez du inolako kuantizaziorik ematen. Honen ondorioz, soilik mikroskopia erabilgarri ez denean erabiltzen da, gaixotasunaren egoera ezin baita jakin. Markatzaileen artean aipagarriak dira HRP-2 ETA lactato deshidrogenasa plasmodium malaria sortzaile guztietan aurkitu ahal duguna.

Azkeneko teknikak, molekularrak dira. Hauetan, PCR teknika erabiltzen da malaria sor dezaketen lau espezie parasitarioen DNA genomikoa detektatzeko. Teknika honen zehaztasunak parasitemiak, txikiak izan arren, erakusten ditu baita infekzioak mixtoak badiren. Gainera, hauen kuantifikazio potentziala egiteko ahalmena ematen digu, tratameduaren eraginkortazuna zehaztuz. Horrez gain, teknika honen komertzializazio eskasa, laborategi gehienen esku ez egoteak eta urgentzia kasutan geldoegia izateak erreserba teknika bezala izatea da ohikoena, mikroskopia eta antigenoen detekzioa erabilenak bezala utziz.

Gordelekua eta transmisioa aldatu

Anopheles generoko eltxoen listu guruinetan gordetzen dira esporozitoak.

Eskuarki, Anopheles eltxoen ziztadarengatik. Izan daiteke ere bide bertikaletik, hau da, amak semeari transmititzea, baita oso arraroa den arren odol transfusioz kutsa daiteke beste pertsona bat.

Tratamendua aldatu

Prebentzioa aldatu

Neurri nagusia, P. vivax-en bektorea saihestea da; moskitoen ziztadak, larruazala estaltzen duen arropa eta txapela eramanez neurri handian ekidin daitezke. Gainera, eltxo uxagarria erabiltzea gomendagarria.

Herrialdearen arabera prebentziozko medikamentua, kimioprofilaxia, hartu behar da, bidaien hasieran, bitartean eta bukaeran.

Eltxo sare intsektizidekin tratatuak erabiltzea garrantzitsua da gaua hauek aktibatzen baititu.

 
Malariadun gaixoak.

Gaur egun, ez da ezagutzen malariaren aurkako txerto eraginkorrik.

Bibliografia aldatu

  1. (Ingelesez) Iglesias, Javier Avila, Miguel. «Sociedad Española de Enfermedades Infecciosas y Microbiología Clínica» SEIMC (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).

Kanpo estekak aldatu