Mechthild von Magdeburg

mistikoa eta moja zistertarra

Mechthild von Magdeburg edo Matilda Magdeburgokoa (Magdeburg, c. 1207Eisleben, Saxonia-Anhalth, 1282) Helftako komentuko moja zistertarra eta XIII. mendeko mistikoa izan zen. Bere bizitzaren hasieran begina mugimendukoa izan zen eta lagunak izan zituen Gertrudis Helftakoa eta Matilda Hackebornekoa.

Mechthild von Magdeburg

Bizitza
JaiotzaMagdeburgeko artzapezpikutza, 1207
Herrialdea Alemania
HeriotzaHelftako komentua, 1282 (egutegi gregorianoa) (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea eta mistikoa
Santutegia
Abuztuaren 15
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaZistertar

Musicbrainz: 162af837-d5a2-433e-83ae-56bb5b40f319 Discogs: 1930762 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1207an jaio zela uste da.[1]

Hamabi urterekin hasi ziren bere esperientzia mistikoak. Gaztetatik eta urte luzez Magdeburg-en begina izan zen, eta jada hirurogeita hiru urte inguru zituela, 1270 inguruan, Eislebendik gertu zegoen Helfta-ko zistertarren komentuan sartu zen.[2] Han beste bi mistiko garrantzitsuren lagun izan zen: Gertrudis Helftakoa eta Matilda Hackebornekoa.

1282 inguruan hil zen.

Lana aldatu

1250 inguruan, oraindik laikoa zenean, liburu bat idazten hasi zen, bere esperientzia mistikoaren eta bisioetako baten fruitua, 'Jainkoaren argiaren jarioa' izenekoa (jatorrizko izena: "Vliessende lieht miner gotheit ", alemaniar modernoan: 'Das fließende Licht der Gottheit'). Liburua hogeita hamar urteko epean idatzi zuen eta zazpi kapitulu zituen guztira. Azken kapitulua Helftan zegoela idatzi zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. Cirlot & Garí, 2008, p.131
  2. Ott, 1913

Bibliografia aldatu

  • Cirlot, Victoria; Garí, Blanca (2008). La Mirada Interior: Escritoras místicas y visionarias en la Edad Media. Madril: Siruela. ISBN 978-84-9841-182-9
  • Duby, Georges; Perrot, Michelle (1992). Historia de las mujeres en Occidente. La Edad Media. 2. liburukia. Bartzelona: Taurus. ISBN 9707701080
  • Keul, Hildegund (2016). Matilde de Magdeburgo. Poeta, beguina, mística. Bartzelona: Herder.
  • Ott, Michael (1913). «Mechtild of Magdeburg». Entziklopedia katolikoa. 
  • Zolla, Elémire (2000). Los místicos de occidente. Místicos Medievales. II. liburukia. Bartzelona: Paidós. ISBN 844930927-1

Kanpo estekak aldatu