Lunes Lilas (Astehelen Lilak) Iruñeako kolektibo feminista bat da. 2008 urtean sortu zen hileko lehen astelehenean emakumeak elkartzeko.


FaceBookeko orrialdean adierazten dutenez, "indarkeria matxista guztien kontra eta berdintasunaren alde borrokatzen duen kolektiboa da".

Historia aldatu

Astelehen Lilak 2008an jaio zen. ,Indarkeria matxista esplizitua jasaten ari ziren zenbait emakumek Andrea kolektiboarengana jo zuten indarkeria matxista publikoki salatzeko Nafarroan ez zelako esistitzen.Teresa Saez, beste emakume batzuekin batera, Argentinako Maiatzeko Plazako Amonen ideiari jarraiki, hasi ziren hilero Gazteluko Plazan elkartzen indarkeria matxistaren errealiatea eta zifrak bistaratzeko asmoz..

Sortu eta gutxira Nagore Laffageren hilketa gertatzen da: gertaera hau bere egiten du Lunes Lilas elkarteak eta Nagoreren familia laguntzen du prozesu osoan zehar.

2017an euren ibilbideko 10 urteak biltzeko dokumental bat ekoiztu zuten, eta Youtuben dago ikusgai.[1]

2017an ere SABICAS saria jaso zuten "egunoro emakumeen defentsan eta berauen eskibideen alde borrokatzeagatik" .[2]

Ekintza soziala aldatu

2011 urtean Sanferminetan genero perspektiba kontutan izateko komunikatua kaleratu zuten. Eraso sexistarik gabeko jaiak izan daitezen "partaidetza eta eskubideak bermatzeko emakumeentzat ere aukera berdintasunean".[3]

2018ko Apirilaren 26an, La Manada bezala ezagutzen den erasoaren sententzia irakurtzen zen ordu berean prentsaurreko bat deitu zuen Lunes Lilas kolektiboak "XXI. gizaldiko epai bat eskatzeko eta ez XIX. gizaldikoa, kalean gertatzen ari dena lagundu dezala. Ebazpen hau erreferente bat izango da eta inflexio puntu bat izan daiteke, Nagore Laffage-rena izan zen bezala, eta epai hau bihurtu daiteke ere". [4]

2018ko Apirilaren 27an Magaly Rodriguez, Lunes Lilas elkartearen buruak, bere haserrea azaldu du La Cuatro telebista katearen kamaren aurrean: epaia abusuagatik kondenatu dutelako "La Manada" eta ez bortxaketa bat bezala. [5]

Erreferentziak aldatu

  1. Asociación ANDREA Lunes Lilas. (2018-02-12). Lunes Lilas 10 urte-años. (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
  2. (Gaztelaniaz) Pamplona, EFE.. «Lunes Lilas y Andrea, Premio Sabicas por defender los derechos de la mujer» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
  3. (Gaztelaniaz) «Comunicado Andrea y Lunes Lilas | E-mujeres» e-mujeres.net (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
  4. Txantiloi:Local «Lunes Lilas: “El fallo de La Manada va a decir si las mujeres podemos o no confiar en la justicia”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).
  5. CUATRO.COM. «Magaly Rodríguez (Asoc. Lunes Lilas), indignada con la sentencia de 'La Manada': "Se sigue cuestionando nuestra libertad"» cuatro (Noiz kontsultatua: 2018-04-27).

Kanpo estekak aldatu