Luis Miguel Domínguez

Luis Miguel Domínguez Mencía (Madril, 1963ko otsailaren 16a) naturalista, telebistako zuzendaria eta Penintsulako Iberiar otsoen defentsan ezaguna egin den militantea.

Luis Miguel Domínguez
Bizitza
JaiotzaMadril1963ko otsailaren 16a (61 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista zuzendaria, naturalista eta kazetaria

Biografia aldatu

Dominguezek urte asko darama izadiarekin lotuta dauden aktibitate desberdinekin. Erakunde ekologista batzuen partaidea izan da, besteak beste, Adena/WWF, Greenpeace, Survival International eta WATU. Gaur egun Lobo Marley elkartearen burua da; azken honen helburua otsoaren (Canis lupus signatus) defentsa izan da eta horretarako sarritan epaitegietara jo egin du.[1] Horregatik ere sarritan ehiztarien lobbyren erasoak jasan ditu. Asociación de Productores de Documentales de Historia Natural (ADHN) delakoaren lehendakariordea izan da, bestetik.

Enpresa desberdinetan ere aritu da: 2009an sortua Avatar Wildlife Docs lantegi ekoizlearen presidentea izan da; 2010ean Tembo Films SL izena hartu zuen. Lantegi hauek arazo ekonomiko handiak izan zituzten eta, azkenik, enbargatuak izan ziren. 2015ean Gabinete de Historia Natural SL sortu zuen.

2015eko Espainiako hauteskundetan Podemos koaliziorako eskatu zuen botoa.

2019ko maiatzaren 18an iktus larri bat pairatu zuen.[2]

Obra aldatu

Telebistako dokumental saioak aldatu

Dokumentalak aldatu

  • Korubos. Morir matando
  • Invasores

Liburuak aldatu

  • Guía de la fauna callejera
  • Fauna callejera
  • Andar por el bajo Manzanares
  • Tierra nuestra, vida nuestra
  • ¿Quieres ser naturalista?
  • Encuentros con lobos (beste egileekin batera)

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu