Kontabilitate-ekuazio
Kontabilitatean, kontabilitate-ekuazioak enpresa bateko aktiboa eta pasiboa lotzen dituen funtsezko berdinketa-erlazio bat da. Honela adieraz daiteke labur:
- Aktiboa = Pasiboa + Ondare garbia
Ondare garbian enpresako bazkideen ekarpenak biltzen dira.
Adibidez, pertsona batek 800 euroko ordenagailu bat erosi zuen. 500 euro bere aurrezkietatik hartu ditu; beste 300 euroak bere familiari eskatu dizkio:
- Aktiboa (ordenagailua, 300) = Pasiboa (familiarekiko zorra, 300) + Ondare garbia (aurrezkiak, 500)
Pasiboak edo kanpo finantza iturriek eta ondare garbiak, kapitalak edo berezko finantza iturriek enpresako ondarea edo aktiboa osatzeko erabiltzen direla ezartzen du ekuazioak eta kontabilitate-sistema bikoitzaren oinarria dela esan daiteke.
Denboran zehar burutzen diren egitate ekonomiko orotan ere betetzen da berdintza: aktiboaren gehikuntza edo murriztapen oro, pasiboaren gehikuntza edo murriztapena ekarriko du norabide berean eta zenbateko berberaz. Adibidez:
Egitate zenbakia |
Aktiboa | Pasiboa | Kapitala | Azalpena | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | + | 6.000 | + | 2.000 | Enpresako bazkideen ekarpenez, makina bat erosten da. | ||
2 | - | 2.000 | - | 2.000 | Diruz, zor bat kitatzen da. | ||
3 | 0 | Makina bat saldu eta eskudirutan kobratu: aktibo barneko mugimendua da. |