Greziar gurutze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
[[Arkitektura]]n, [[nabe]]a eta [[transeptu]]aren arteko mozketak, elizari, gurutze formako oinplano bat ematen dio. Gurutze greziarreko oinplanoa izaten du, nabeak eta transeptuak neurri berea dutenean eta luzeraren erdian mozten direnean. Hala ez denean, [[gurutze latindar]]reko oinplanoa duela esaten da.
 
Gurutze greziarreko oinplanoa, [[bizantziar arkitektura]]n ohikoa da: prototipo edo eredua, jada suntsitua dagoen [[KonstantinoplaKonstantinopolis]]koeko [[Apostolu Santuen eliza (Istanbul)|Apostolu Santuen eliza]] da, ondoren [[Italia]]n berregina Goi [[Erdi Aro]]an, baina ia erabat gurutze latindarragatik ordezkatua [[erromaniko]]a iritsi zenean. Bizantziar inspirazioko gurutze greziar oinplanoko eliza baten adibide ospetsu bat, [[Venezia]]ko [[San Marko Basilika]] da.
 
Gurutze greziarreko oinplanoa, berriz hartu zen Italian [[Pizkunde]] garaian, oinplano zentraleko zenbait eraikin eraiki zirenean: [[Filipo Brunelleschi]]k esperimentatu zuen [[San Lorenzo basilika (Florentzia)]]ren [[Sakristia Zaharra|Sakristia Zahar]]rean eta [[Capilla dei Pazzi]]n erabili zuen. Emaitzarekin sugestionatuak geratu ziren ''da Sangallo'' anaiak: lehenik, [[Giuliano da Sangallo|Giuliano]]k, [[Santa Maria delle Carceri Basilika]] eraiki zuen [[Prato]]n, ondoren, [[Antonio da Sangallo|Antonio]]k, [[San Biagio eliza]] proiektatu zuen [[Montepulciano]]n; garai berekoak dira, baita ere, [[Todi]]ko [[Kontsolazioaren Andre Mariaren Tenplua]] (zehazki norena den ezagutzen ez dena), eta [[Bramante]] eta [[Michelangelo]]k [[Vatikano]]ko [[San Petri basilika]]rako egin zuten jatorrizko egitasmoa. Bramantek, mota hau, Italia iparraldean ere sartu zuen. Gurutze greziardun eliza baten beste eredu bat, [[Cellere]] herrian ikus daiteke, [[Viterbo]] probintzian, non Sant'Egidio eliza altxatzen den, Sangalloren eliza bezala ezagunago, berak proiektatu bait zuen.