Plazagunea: berrikuspenen arteko aldeak

euskarazko edukien argitaletxea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Plazagunea''' 1999ko udazkenean sorturiko enpresa dugu. Internet eta teknologia berrien inguruko laguntza eskaintzen du enpresa honek; honela, enpresa, eskola, kultur elkarte...
(Ez dago alderik)

20:02, 29 abendua 2008ko berrikusketa

Plazagunea 1999ko udazkenean sorturiko enpresa dugu. Internet eta teknologia berrien inguruko laguntza eskaintzen du enpresa honek; honela, enpresa, eskola, kultur elkarte, instituzio publiko zein beste edozein entitateek beraien ustiaketan errentagarritasun hobea izatea lortu nahi da.

Hala ere Plazagunea desberdintzen duen ezaugarrietako bat bere euskal nortasuna da, bere helburua Euskal herriko erakunde, enpresa eta bizilagunek teknologia berrietan izan ditzaketen hutsunea estaltzea baita. Beraz, euskal kulturaren industriarentzako azpiegiturak sortu, sinergiak lortu eta lortutako dirua euskal kultura arloan inbertitzen du.

Sortu zenetik Plazaguneak urte oparoak izan dituela argi ikus daiteke. Alde batetik hasieran web orriak egiteri ekin bazioten ere beraien zerbitzu eskaintza nabarmen hazi dela ikus dezakegu. Bestetik sortzaileak hiru lagun izan baziren ere, orain 10 lankidek osatzen dute lantaldea, lan eskergaren ondorioz urtean zehar beste zenbaiten laguntzaz ere baliatzen direlarik.