Deustuko Unibertsitatea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
No edit summary
30. lerroa:
Anaia Garateren zereginen artean bisitariekiko harremanak izatea ere bazegoenez, bere santutasunaren ospea laster zabaldu zen Deustuko hormetatik kanpo.
Anaia Garate [[1929]]an hil zen, 72 urte zituela. Azken zeregin honetan 41 urte eman zituen, Unibertsitatean ia hutsik egin gabe. 1946an eraman zituzten ospe handiz anaia Garateren gorpuzkinak Unibertsitateko kapera publikora eta, [[1964]]an kapera hau kendu zutenean, atezaintzatik gertu zegoen toki berezi batean kokatu zituzten. Bien bitartean eta [[1939]]tik aurrera dohatsu izendatzeko tramiteak burutzen hasi ziren. [[Joan Paulo II]]. [[Aita Santu]]ak anaia Garateren bertuteen apartekotasuna goraipatu zuen eta dohatsu izendatu zuen [[1985]]eko [[urriaren 6]]an. Anaia Garate dohatsuaren gela, bigarren klaustroan, zegoen bezala gorde da. Unibertsitateko atarian, bere gorpuzkinak dauden kaperaren ondoan, bustoak eta oroitarriak gogorarazten digute Unibertsitateko atezain txiki-handia. Kapera Gotikoan anaia Garateren beste eskultura bat ikus daiteke, gorputz osokoa honakoa.
 
==Liburutegi berria==
[[2008]]ko [[abendu]]an zabaldu dute [[Abandoibarra]]n, Unibertsitatearen eraikin nagusia eta [[Guggenheim Bilbao Museoa]]ren aretan. Diseinua [[Rafael Moneo]] arkitektoak egin du.
 
== Kanpo loturak ==