Ozono: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ozono geruza
83.52.170.241(r)en 914651 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
1. lerroa:
[[Irudi:Ozone-1,3-dipole.png|thumb|250px|Trioxigenoa]]
Ozono geruza da atmosferaren parte bat.Orain agujero bat du eta eguzkiarenizpi ultra moreak[[Irudi:Adibide.png]]
[[Irudi:Ozone-3D-vdW.png|thumb|250px|Ozono molekula]]
'''Ozonoa''' ('''O<sub>3</sub>''') edo '''oxigeno peroxidoa''' hiru [[oxigeno]] [[atomo]]k osatzen duten molekula da. Kolorerik ez du eta usain atsegina du. [[Ultramore|Erradiazio ultramorea]] behar da ozonoa sortu ahal izateko. Gainera karga elektriko negatiboa du.
 
[[Martinus van Marum]] fisikari [[herbehereak|herbeheretarrak]] aurkitu zuen [[1781]]ean makina elektrostatikoekin lanean zebilenean. Gas (''ozono'') usaina sumatu baitzuen. [[1840]]ko [[maiatz]]ean [[Christian Frederick Schönbein|Christian Schönbein]], Basileako Unibertsitateko kimikari alemaniarrak, ozono izena jarri zion.
 
== Sorkuntza ==
 
Energia kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erraztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundu batzuk pasatzen direnean.
 
Atmosferako ozono kantitate gehienak izpi ultramoreengatik sortzen dira, atmosferan sartzen direnak eta estratosferako altuera (10-50 km) erreakzio fotokimikoa sortzen dute.
 
Oxigenoaren formazioa [[landare]]-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez. Landaretza handiena tropikoen artean dago; hots, [[Amazonia]] eta [[Asia]] hegoaldea, esaterako, baso zein landaretza ugari dutelako ezagunak dira.
 
Bestalde, eguzki-argiak gehien jotzen duen lekua ere tropikoen artekoa da. Beraz, ozono-kantitaterik handiena tropikoen arteko lurren gainean sortzen da.
 
== Neurketa ==
 
Globo zundarekin atmosferan dagoen O<sub>3</sub> kontzentrazioa neurtzen da, erradiazioa neurtzen duten sateliteekin. Lehenengo neurketak [[1930]]an izan ziren [[Arosa]] estazio meteorologikoan, [[Suitza]]n. Kontzentrazio hauek [[Dobson unitatea|Dobson unitateetan]] neurtzen dira non:
 
:1 DU = 2,7 x 1018 (O<sub>3</sub>/cm³ molekula)
 
Tropikoen artean kontzentrazio normalena 250 eta 260 UD bitartekoa da, baina latitude handiagoetan kontzentrazioak 400 DU baino handiagoan izaten dira.
 
== Ozono geruza ==
[[Irudi:Ozone_over_southern_hemisphere_Sep11_1957-2001.gif||right|thumb|300px|Ikus daitekeen modura, Hegoburuaren inguruan dago ozono-geruzaren zuloa (1957-2001)]]
{{sakontzeko|Ozono geruza}}
 
Eguzkitik Lurrera datozen uhin [[ultramore]]ek erredura larriak sorraraz ditzakete, eta azaleko [[minbizi]]aren arriskua handiagotu. Erradiazio hori Lurrera zuzenean helduko balitz, [[bizitza]] ezinezkoa izango litzateke gure planetan. Zorionez, [[estratosfera]]n ozono geruza bat dugu, Eguzkitik datozen uhin ultramore kopurua handia desbideratzen du.
 
Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio [[Antartika]]ren parean. Badirudi ozono geruza horren galera [[hegazkin]] supersonikoek eta [[CFC]] izeneko gaiek (kloro-fluoro-karbonatuak) eragiten dutela. Aerosol (esprai), hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantzia horiek.
 
== Erabilera ==
 
[[Estratosfera]]ko ozonoaren onurez gain, bestelakoaren abantailak aipagarriak dira zenbait adituren ustez. Adibidez, [[uraren kutsadura|uren tratamenduan]] lanean ari den ikerlari-talde batek dioenez, ozonoak desinfektatzeaz gain, [[bakterio]]ak hiltzen ditu eta [[birus]]ak moteldu. Ez hori bakarrik, [[medikuntza]] arloan lanean ari diren hainbat zientzialariren arabera, [[odol]]ean sartuz gero, [[zelula|zelulek]] oxigenoa garraiatzeko duten gaitasunak gora egiten du, eta, aldi berean, zeluletan egon daitezkeen birusak edo eta bakterioak hil ditzake. Odolaren zirkulazio-arazoetan, kolitis-kasuetan, [[minbizi]] mota batzuetan, fistuletan, azaleko infekzioetan, erreduretan, [[burmuin]]eko odol-zirkulazioa handitzeko eta abarretan ozonoa erabiltzen da.
 
Kloroa baino garestiagoa izan arren, [[ur]]a edateko on bihurtzeko erabiltzen da ozonoa. Dena den, oxidatzaile ahaltsua denez, kontuz erabiltzen ez bada arriskutsua izan daiteke. Baina uretara ozono gehiegi botaz gero arazoak sor ditzake: [[arnasbide]]etako eta [[birika|biriketako]] narritadurak batez ere.
 
Ura edateko modukoa bihurtzeko erabiltzeaz gain, [[airearen kutsadura|airea arazteko]] eta ur zikinek sortzen dituzten gasak garbitzeko ere erabiltzen da. Oxidatzailea denez, [[argizari]]ak, [[olio]]ak, [[irin]]ak eta ehunak zuritzeko erabili izan da.
 
== Ozono troposferikoa ==
{{sakontzeko|Ozono troposferiko}}
Ozono troposferikoa edo gainazaleko ozonoa [[troposfera]]n aurkitzen den ozonoa da, lurrazaletik eta 10km gorako geruzan dagoena. Oso oxidatzailea denez, gainazalak, [[eraikin|eraikuntzak]] eta beste material batzuk kalte ditzake. Uztentzako, [[baso]]entzako eta [[landare]]tzarako, kaltegarria da bere emankortasun biologikoa gutxitzen baitu. Baina batez ere osasun publikoarentzat da kaltegarria, hainbat efektuak sortuz, hala nola, eztula, begi, lepo eta eztarrian sumindura edo birika kapazitatearen murrizpena %20an.
 
Hala ere, efektu hauek kontzentrazioaren arabera alda daitezke, eta baita, esposizio denbora eta norberaren sentsibilitatearen arabera. Biztanleriaren talde sentikorra, haurrak, zaharrak, arnasketa arazodun pertsonak eta ozonoaren eraginera oso sentikorrak diren pertsonak dira. Azken hauek biztanleriaren %10 osatzen dute.
 
== Ikus, gainera ==
 
*[[Airearen kutsadura]]
 
[[Kategoria:Airearen kutsadura]]
[[Kategoria:Oxigenoa]]
 
[[af:Osoon]]
[[ar:أوزون]]
[[be:Азон]]
[[bg:Озон]]
[[bn:ওজোন]]
[[br:Ozon]]
[[bs:Ozon]]
[[ca:Ozó]]
[[cs:Ozón]]
[[cy:Osôn]]
[[da:Ozon]]
[[de:Ozon]]
[[el:Όζον]]
[[en:Ozone]]
[[eo:Ozono]]
[[es:Ozono]]
[[et:Osoon]]
[[fa:ازن]]
[[fi:Otsoni]]
[[fr:Ozone]]
[[ga:Ózón]]
[[gl:Ozono]]
[[he:אוזון]]
[[hi:ओजोन]]
[[hr:Ozon]]
[[hsb:Ocon]]
[[hu:Ózon]]
[[id:Ozon]]
[[is:Óson]]
[[it:Ozono]]
[[ja:オゾン]]
[[ko:오존]]
[[lt:Ozonas]]
[[lv:Ozons]]
[[mk:Озон]]
[[ms:Ozon]]
[[nl:Ozon (stof)]]
[[nn:Ozon]]
[[no:Ozon]]
[[oc:Ozòn]]
[[om:Ozone]]
[[pl:Ozon (chemia)]]
[[pt:Ozônio]]
[[qu:Achiksamaytu]]
[[ro:Ozon]]
[[ru:Озон]]
[[sh:Ozon]]
[[simple:Ozone]]
[[sk:Ozón]]
[[sl:Ozon]]
[[sr:Озон]]
[[su:Ozon]]
[[sv:Ozon]]
[[th:โอโซน]]
[[tl:Osona (singaw)]]
[[tr:Ozon]]
[[uk:Озон]]
[[ur:اوزون]]
[[vi:Ôzôn]]
[[zh:臭氧]]