Tin whistle: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zuzenketa txikia
1. lerroa:
[[Fitxategi:Tinwhistles.jpg|thumb|300px|Irlandar txistu edo txirula saila.]]
'''Tin Whistle''' ([[euskara]]z ''Letoizko Txistua''), bere izendapen zehatzenean, '''"whistle"''' hitzak [[ingeles]]ez '''[[txistu]]a''' edo '''[[txirula]]''' esan nahi du, baina orokorrean ''tin'' edo ''low whistle'' txistu moteeimotei deitzen zaie. [[Irlanda]]r musika-tresna ospetsuenetakoa da dudarik gabe, bai eta [[zelta|zeltiar]] musikako esanguratsuena ere. ''Tin'' hitzak euskaraz ''latorria'' esan nahi du, aintzineko ''whistle''-ak materiale honetan egin ohi baitziren.
 
''Whistle''-a musika-tresna oso aintzinekoa da. Bere jaiotza [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] izan omen zen orain dela 5.000 urte, eta [[Europa]]ra [[XI. mendea]]n ailegatu omen zen. Baina gaur egungo ''whistle'' txistua ez zen [[XIX. mendea|XIX. menderarte]] sortu, [[Ingalaterra]]n Clarke-n eskuek landu zuten arte. ''"Tin Whistle"'' delakoa (ingeleraz ''Penny Whistle'' edo ''Irish Flute'' ere deitzen da; [[Irlandako gaelera|Irlanderaz]] ''Flageolet'' edo ''Feadóg''), 6 zulodun txistu antzeko bat zen. [[XX. mendea|XX. mendeko]] 50.50eko hamarkadan plastikozko ahokoa ezarri zitzaion, gaur egun ere modu honetan dago normalki. Iada 70. hamarkadan, Overton-ek ''Low Whistle'' (Txistu baxua) delakoa asmatu zuen, afinat una octava per sota.
 
Gaur egun ''Low'' eta ''Tin Whistle'' erako txistuak ekoizten dituzten musika-etxe ugari daude nonnahi ere. Mota eta doinu ezberdinetakoak (jatorrizkoa Do musika notan dago doitua), honako materialetan ekoizten dira: [[metal]]a, [[banbu]]a eta batez ere [plastiko]]a. Berarekiko dagoen ospe eta jarraipena dela eta, gaur egun [[folk musika|folk]] musika talde askotako kideek joi izan dute [[Euskal Herria]]n: [[Sorotan Bele]], [[Alboka]]... baita eta euskal abeslari askoren musikan parte hartu, adibide gisa: [[Benito Lertxundi]].