Anbar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
{{argitzeko|erretxina fosilari|Irakeko Anbar edo Al-Anbar probintziari|Al-Anbar probintzia}}
[[Fitxategi:Spider in amber (1).jpg|thumb|Armiarma bat anbar zati baten barruan harrapatua]]
'''Anbara'''<ref>''Anbar'' hitz amaierako "r" biguna da. Hortaz, ''anbarezko bitxia'' esan eta idazten da ([http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=189&lang=eu&sarrera=anbar Euskaltzaindiaren hiztegi batua])</ref> [[zuhaitz]]en [[erretxina]] [[fosil]]dua da; gogorra, horia eta gardena da. Oso preziatua izan da [[Neolito]]tik, bere kolore eta edertasun organiko naturalagatik. Sendagai modura erabiltzen da medikuntza eredu batzuetan, eta baita [[lurringintza]]n eta [[bitxi]]gintzan ere. Egitura kimikoa zein, bost anbar mota daude. Jatorriz arbola-erretxina itsaskorra denez, batzuetan barnean animalien edo landareen materialak ageri dira anbararen barnean.
 
Anbar hitza [[arabiera]]tik dator, eta «itsasoan flotatzen duena» esan nahi du.<ref name="txintxurreta">{{erreferentzia|izena= Arantxa |abizena= Txintxurreta Agirre |izenburua=Anbara: eztizko malko lehorrak |url=https://zientzia.eus/artikuluak/anbara-eztizko-malko-lehorrak/ |sartze-data=2018-06-13 | aldizkaria=Elhuyar Zientzia eta Teknika, Creative Commons [https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/ Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported] lizentzia}}</ref>
 
== Ezaugarriak ==
Material organikoa da anbara, zuhaitzen barru-barrutik sortzen dena. Argi-izpiek zeharka dezakete eta, orduan, haren ezti-koloreak distira berezia hartzen du. Igurtziz gero, papera erakartzeko ahalmena du; propietate horregatik, grezieraz ''elektron'' esaten diote. Berotuz gero, erre egiten da.<ref name="txintxurreta"/>
 
== Jatorria ==