Kakalardo sakratu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
38. lerroa:
Kakalardoak garrantzi handia zuen hil gurtza egiptoarrean. Orokorrean, harri berdean tailatu eta hildakoen paparrean jartzen zen, bihotza babesteko eta momifikazioan zehar aldatzeko. "Bihotzeko kakalardoa"ren asmoa, bihotzak, hildakoen epaiketan hildakoaren aurka egingo ez zuela ziurtatzea zen. Beste aukera bat [[Sarkofagoetako Testuak|Sarkofagoetako Testuetako]] ''aldaketa hitzek'' iradokitzen dutena da, hildakoen arima, gizaki, jainko edo hegazti batetan bihurtu (''xpr'') eta bizien munduan berrager daitekeela diote.
 
Beharbada, "bihotzeko kakalardo" horien adibiderik ezagunena, [[Tutankamon]]en hilobiko horniduren artean aurkitutako [[berdberde]]-[[hori]]xka da, libiar basamortuko mineral kristalino zati handi batetan tailatua.
 
"Ezin izan zen ohartu gabe pasa, krisalidak, euren hego eta hankak garapenaren etapa horretan barruan sartzen direnak, momien antzekoak direla. Zehaztu da, baita ere, kakalardoak, bere pilota, ardatz bertikal batetik eta pasabide horizontal batetik iristen den lurrazpiko konpartimentu batetan egiten hasten dela, bitxia den arren, Antzinako Inperioko [[mastaba]]k gogorarazten dituztenak".