Ab Urbe condita (liburua): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
7. lerroa:
Jatorriz Tito Liviok 142 liburu idatzi zituen baina gaur egun bakarrik 35 ezagutzen dira. Lehenengoan [[Eneas]] [[Italiar penintsula]]n lehorreratzen da eta [[Romulo eta Remo]] Erromaren sorrera eragiten dute; amaieran [[Junio Bruto]] eta [[Luzio Tarkinio Kolatino]] kontsulak izendatuak dira, K.a. 502. urtean.<ref>[[Varron]] idazlea ez zegoen ados data horrekin. Haren ustez urtea K.a. 509 izan zen.</ref> II. liburutik X.era [[Erromako Errepublika]]ren historia biltzen da, [[Gerra Samnitak]] arte. XXI. liburutik XLV. arte [[Bigarren Gerra Punikoa]] eta [[Pertseo Mazedoniakoa]]ren aurkako gerraren amaiera azaltzen da.
 
Hurrengo liburuen edukiak jaso egin diren aurkibideei esker ezagutzen dira. Aurkibide garrantzitsuena Periochae izenekoa da, IV. mendekoa; horretan, CXXXVI eta CXXXVII liburu salbu, besteen edukiak jaso ziren. Arazoa aurkibide horrek ez zuela Tito Livioren jatorrizkoa jarraitu, geroago egindako egun galduta dagoen edizioarena baizik. Egiptoko [[Oxirrinco]] hirian aurkitutako papiro batean antzeko aurkibide bat dago, gaur egun Britainiar Museoan dagoena, XXXVII eta XLVIII eta LV arteko liburuen edukia jasotzen duena. Hala ere, dokumentua kaltetuta eta osatu gabe dago.
 
XLVI-LXX liburuek 91ko [[Gerra Soziala]] arteko garaia jorratzen dute. K.a. 81ean [[Sila]]ren diktadura jaso zuen LXXXIX liburuak. C. eta CIII liburuak [[Julio Zesar]]ren lehen kontsulatuaren deskribapena jasotzen du. CXLII liburua [[Druso Germaniko]]ren heriotzarekin amaitzen da, K.a. 9an.
 
Lehenengo hamar liburuek 500 urtetik gorako aldia hartzen badute, Tito Livio K.a. I. mendeari buruz idazten hasi zenean, urte bakoitzari liburuki oso bat eskaini zion.
 
''Ab Urbe condita'' liburuaren orrien artean ezagutzen den lehen [[ukronia]] dago: Tito Liviok [[Alexandro Handia]]k bere konkistak Greziako ekialderantz egin beharrean mendebalderantz hasi izan balitu ondorengo mundua irudikatu zuen.
 
== Erreferentziak ==