Egiptoar arkitektura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
121. lerroa:
Nahiz eta, lehenik Greziako erregeek gobernatutako lurralde, eta gero, erromatar probintzia bihurtu Egipto, tinko eutsi zitzaien egiptoar artearen ereduei, eta eraikin apartak egiten jarraitu zuten, horietako batzuk, faraoien garaikoak baino ederragoak eta kalitatez hobeak.
 
Hobekien gorde den tenplua [[EdfuEdfuko tenplua]]koa da. [[Horus]] jainkoari eskaini zitzaion, eta Luxorren eta Asuanen tartean dago. Aurretik, toki berean, Inperio Berriko tenplu bat zegoen eta hango materialak berrerabilizituzten, batez ere, sarrerako patioa lauzatzeko. Bai sarrerako atarteetan eta bai bi hipostiloetan zutabe konposatuak eraiki zituzten. Pilonoaren barnealdeko hormetan Edfuko Horusen eta [[Dendera]]ko Hator jainkosaren elkar topatzea ospatzen zuen festa dago irudikatuta. [[Hipostilo aretoa|Hipostiloak]] launa zutabeko hiru ilara zituen, eta agerpenen atartea deitzen zitzaion, hantxe agertzen baitzen jainkoa jendartera. Esparru sakratuaren barruan, baina bakartuta, ''Jaiotzen etxea'' dago, hantxe ospatzen baitzen Horus jainkoaren jaiotza. Eraikin horren areto nagusia zutabez hornitutako galeria batek inguratzen du, eta esandako zutabeek kapitel loredunak eta Bes jainkoaren formako abakoak dituzte. Hormetan, jainkoaren haurtzaroko pasarteak daude irudikaturik.
 
== Ikus, gainera ==