Antso VI.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Antso VI.a, ''Jakintsua''''', ([[1133]]? - [[1194]]ko [[ekainaren 27]]). [[Iruñeko Erresuma|Iruñea/Nafarroako erregea]] ([[1150]] - [[1194]]). ''Iruñeko erregea'' titulua erabiltzeari utzi zion lehendabiziko erregea zen ''Nafarroako erregea'' titulua erabiltzeko. Aita [[Gartzia V.a Nafarroakoa|Gartzia V.a ''Berrezarlea'']] eta ama [[Margarita l'Aiglekoa]] zituen.
'''Antso VI.a''' Jakintsua, [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako]] erregea izan zen (1150-1194).
 
Bere erreinaldian [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Aragoi]]ren aurka jarkiera ugari egon ziren. Hala ere, Antsok erresuma egonkortzea eta leinua tronuan finkatzea lortu zituen. Gainera, obra asko egin eta monasterio [[Zisterko ordena|zistertar]] asko eratu zituen.
 
== Erreinaldia ==
Erresuma ahula jarauntsi zuen aitatik, [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Leongo Erresuma|Leongo]] erregea zen [[Leongo Alfontso VII.a|Alfontso VII.a]] enperadoreak eta [[Bartzelona]]ko konde eta [[Aragoi]]ko printze erregeordea zen [[Ramon Berenguer IV.a Bartzelonakoa|Ramon Berenguer IV.ak]] jazarria. Hauek [[1140]]an [[Iruñeko Erresuma]] banatzea adostu zuten [[Carriongo Ituna]]n. Gainera, [[Aita Santuen Lurraldea|Erromak]] ez zuen erregetzat hartzen, [[Alfontso I.a]]ren testamentuaren arabera erresuma [[Tenpluko ordena|Tenpluko]], [[Maltako ordena|Maltako]] eta [[Jerusalengo Hilobi Sakratuaren ordena|Hilobi Sakratuaren ordenen]] artean banatu behar zelako. Hori zela eta, Erromarentzat [[Gartzia V.a Nafarroakoa|Gartzia V.a]] eta Antso VI.a ''Dux Pampilonensium'' edo ''Dux Navarrorum'' (Irundarren dukea edo Nafarren dukea, hurrenez hurren) baino ez ziren, hau da, orduan herriak hautatutako gobernariek zuten titulua.
 
Antsok [[Ramon Berenguer IV.a Bartzelonakoa|Ramon Berenguer IV.arengana]] hurbiltzea saiatu zuenez, [[Leongo Alfontso VII.a|Alfontso VII.a]]k erantzun eta [[Bartzelona]]ko kondearekin [[Tudilengo Ituna]] sinatu zuen ([[1151]]ko [[urtarrilaren 27]]) [[Nafarroa]] banatzeko. Hiru egun geroago, Antso bere menpekotza berritu zuen [[Leongo Alfontso VII.a|Alfontso enperadorearekin]] eta [[Blanka Nafarroakoa (1133-1156)|Blanka]] arreba [[Antso III.a Gaztelakoa|Antso]], Alfontso VII.aren lehensemearekin ezkondu zuen. Hala ere, [[1157]]ko [[maiatz]]ean, Gaztelakoa eta Aragoikoak [[Lleidako Ituna]] sinatu zuten [[Nafarroa]] banatzeko. [[1157]]ko [[abuztuaren 21]]ean enperadorea hil zen, Antsoren mesederako. Antsok bere menpekotza berritu zuen [[Antso III.a Gaztelakoa]]rekin urte hartako [[azaroaren 11]]n.
 
Baina, Antso III.a ez zuen luzaroan iraun [[1158]]ko [[abuztuaren 31]]an hil baitzen, tronua hiru urteko [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfontso VIII.aren]] eskuetan utzita. Errege umearen tutoretza lortzeko borrokak [[Gaztelako Erresuma]] ezegonkortu eta ahuldu zuen eta Antso VI.a menpekotzatik ateratzea lortu zuen.
 
[[1162]]ko [[abuztuaren 8]]an [[Ramon Berenguer IV.a Bartzelonakoa|Ramon Berenguer IV.a]] hil zen, [[Aragoi]]ko erresuma eta [[Bartzelona]]ko konderria [[Petronila Aragoikoa|Petronila]] emaztearen eskuetan utzita. Honek [[1164]]an abdikatu zuen [[Alfontso II.a Aragoikoa|Alfontso II.a]] errege berria izateko. Hau zazpi urte zituenez, tutoretza ere behar zuen. Errege-ume biez inguratua, Antsok tregoa bat adostu zuen [[Aragoi]]arekin [[Gaztelako Erresuma]] erasotzeko.
 
Gaztelaren aurkako kanpaina hasi baino lehen, aldaketa nabarmena izan zen. Antsok ''Pampilonensium Rex'' (Iruindarren erregea) titulua erabiltzeari utzi zion ''Rex Navarre'' (Nafarroako erregea) titulua erabiltzeko.
 
[[1162]]ko [[udazken]]ean Antsok [[Gaztelako Erresuma]]ko fronte guztiak eraso zuen eta [[Errioxa]]ren zati bat lortu zuen.
 
[[1163]]an armada bidali zuen [[Muhammad ibn Mardanis|errege otsoa]] laguntzeko, [[almohade]]ak borrokatzen zituena.
 
Borrokatzeari utzita, diplomaziari ekin zion. [[1165]]eko [[urtarrilaren 28]] [[Fernando II.a Leongoa]]rekin[[Tuterako Ituna]] sinatu zuen. [[1167]]ko [[urria]]n Gaztelako Erresumarekin tregoa sinatu zuen eta [[1168]]ko [[abenduaren 19]]an [[Alfontso II.a Aragoikoa|Alfontso II.arekin]] ituna sinatu zuen [[musulman]]ei irabazitako lurraldea banatzeko.
 
[[1169]]ko [[azaroaren 11]]an, [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]] hamalau urte bete zuen eta adin nagusi bihurtu zen. Tronuan finkatuta, berriro egonkortasunak nagusi zuen [[Gaztelako Erresuma]]n.
 
[[1170]]eko [[ekain]]ean, [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] eta [[Aragoi]]ko erregeek, [[Henrike II.a Ingalaterrakoa]]ren bitartekaritzari esker, [[Sahagun]]en elkarrekiko laguntza adostu zuten etsai guztien kontra eta [[Tudilengo Ituna]] berretsi zuten. Aliantza finkatzeko bi ezkontza adostu zuten: [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]k [[Leonor Plantagenetekoa]] Ingalaterrako erregearen alaba ezkonduko zuen, eta [[Alfontso II.a Aragoikoa]]k [[Antsa Gaztela eta Poloniakoa|Antsa]], Gaztelako erregearen izeko (horrela [[1157]]ko [[Lleidako Ituna]]n adostua bete zen).
 
[[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Aragoi]] arteko hurreratzeak [[Nafarroako Erresuma]] setiatu zuen. Gainera [[Ingalaterra]]ko erregeak, [[Akitania]]ko dukea ere bazen, iparraldetik ere inguratzen zuen [[Nafarroa]]. Antso blokeatua izateak erresuma ezegonkortu zuen eta handiki batzuek erregea uztea erabaki zuten, inguruko erregeengan hurbiltzen.
 
[[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]k laster berreskuratu zituen [[1162]]an galdutako lurrak. Gaztelarren kanpainak [[1173]]an egin ziren. Lehendabizikoa [[udaberria]]n egin zen: erregea [[urtarrilaren 27]]an [[Almazan]]en bazegoen ere, [[uztailaren 31]]an armada [[Nafarroa]]ko bidean zegoen [[Enciso]]tik<ref>Vicente Ángel Álvarez Palenzuela eta besteak ''"Historia general de España y América"'' (IV. liburukia), ([[1984]])</ref>. Bigarrena, bestea baino handiena zena, [[udazken]]ean burutu zen: [[irail]]ean hasi eta [[urriaren 23]]an [[Iruñea]]n zegoen. [[Abenduaren 10]]an armada berriro [[Burgos]]en zegoen.
 
[[1174]]ko [[udaberria]]n kanpaina berri bat antolatu zuten, [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Aragoi]]ko armada bateratua egina. [[Uztail]]ean, [[Alfontso II.a Aragoikoa]]k [[Milagro]]ko gaztelua hartu zuen. [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]k, berriz, [[Urrotz]]etik gertu zegoen Legingo gaztelua hartu zuen. Antso VI.a azken gaztelu honetan zegoen baina ihes egitea lortu zuen. [[Abuztuaren 15]]ean armada gaztelarra [[Burgos]]en zegoen.
 
[[1175]] eta [[1176]]ko [[uda|udetan]] beste bi espedizio egin zituzten. Lehendabizikoa berriro [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Aragoi]]ko armada bateratuak egin zuen. Bigarrenean, [[Gaztelako Erresuma]] bakarrik egina, Legingo gaztelua galtzea suposatu zuen. Ekintza honek armistizio bultzatu zuen.
 
Antso VI.a eta [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfontso VIII.ak]] borroka bukatzea erabaki zuten [[1176]]ko [[abuztuaren 25]]ean. Hori zela eta, zazpi urteko tregoa adostu zuten eta [[Henrike II.a Ingalaterrakoa]]ri laudo bat eskatzea bien arteko kontuak konpontzeko. [[1177]]ko [[martxoaren 16]]an laudoaren ebazpena eman zuen. Errege biek konkistetan lortutako itzuli behar zuten eta [[1158]]ko mugetara itzuli. Horrela, Antso VI.ak [[Logroño]], [[Navarrete]], [[Entrena]] eta [[Ausejo]] itzuli eta [[Portilla]] eta Legin eta Don Godingo gazteluak berreskuratu zituen. Gainera, [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfontso VIII.ak]] Antsori hamar urtez urtero 3.000 [[marai]] eman behar zizkion.
 
[[1179]]ko [[apirilaren 15]]an [[Nafarroako Erresuma|Nafarroa]] eta [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] erregeak [[Naiara]] eta [[Logroño]]n bildu ziren bake-ituna sinatzeko eta mugak behin betiko finkatzeko. Itun honetan ez da agertzen [[Nafarroa]]ren menpekotza, ''de facto'' [[Antso III.a Gaztelakoa]] hil zenean desagertua. Ituna sinatu ondoren, laudoan adierazten ziren lekuak elkartrukatu zuten.
 
[[1180ko hamarkada]]n, Antsok barne politika antolatzeari ekin zion, kanpoan ezer gutxi egin zuelako. [[Errolda]] egin zuen zergak hobeto biltzeko, [[foru]]ak eman zizkien zenbait [[hiribildu]]ei eta merkataritza bultzatu zuen.
 
[[1190]]eko [[irailaren 7]]an Antso eta [[Alfontso II.a Aragoikoa]] (jadanik [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]rengandik urrundua) [[Borja]]n adiskidetasun eta elkarrekiko laguntza ituna sinatu zuten, [[Gaztelako Erresuma]]ko erasoz gero.
 
[[1191]]ko [[uztail]]ean berriro elkartu ziren [[Tarazona]]n, elkarren adiskidetasuna bermatzeko. Hala ere, [[Gaztelako Erresuma]]ren aurkako konpromiso behin betikoak ez hartzeko, Antsok ez zuen ''[[Huescako Liga]]'' izeneko aliantzan parte hartu ([[Alfontso II.a Aragoikoa]], [[Alfontso IX.a Leongoa]] eta [[Antso I.a Portugalgoa]] [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfontso VIII.a]]ren aurka egina).
 
Antso VI.a [[1194]]ko [[ekainaren 27]]an hil zen eta [[Iruñeko Katedrala|Iruñeko katedralean]] lurperatu zuten.
 
== Eraikuntzak ==
*[[1151]]an<ref>{{es}} Usin, C. eta Tajuelo, M. [http://www.turismoruralyaventura.com/RutaRural.asp?cod=2168 ''Miranda del Ebro y el Condado de Treviño''] [[2000]]</ref> (batzuen ustez [[1161]]ean) [[Trebiñu]] eraiki zuen, izen bereko konderriaren hiriburua, [[1190]]ean [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfontso VIII.a]]ren eskuetan geratu zena.
*[[1164]]an [[Guardia]] eraiki eta [[hiribildu]] forua eman zion.
*[[1172]]an Guardiako forua eman zion [[San Vicente de la Sonsierra]]ri.
*[[1180]]an [[Donostia]]ri [[hiribildu]] forua eman zion.
*[[1181]]ean ''Nueva Victoria'' izeneko [[hiribildu]]a eraiki zuen [[Gasteiz]] herrixka zegoen muinoan.<ref>Gazteizeko Udaletxea [http://www.vitoria-gasteiz.org/we027/http/html/eu/0102.shtml Historia apur bat]</ref>
 
== Familia ==
16 ⟶ 66 lerroa:
 
== Ezkontza eta seme-alabak ==
1157an[[1157]]ko [[ekainaren 2]]an, [[Carrion de los Condes]]en '''Antso VI.a'''ak ezkondu zenzuen [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfontso VII.a]] erregearen [[Antsa Gaztelakoa|Antsa]] alabarekin. Bost seme-alabak izan zituzten:
* '''[[Berengaria Nafarroakoa|Berengaria]]''' ([[1165]] - [[1230]]), InglaterrakoIngalaterrako [[Ingalaterrako Richard I.a|Rikardo I.a]] erregearekin ezkondua ([[1191]])
Jaio ziren:
* '''[[Nafarroako Antso VII.a|Antso VII.a]]''' ([[1170]] - [[1234]]), Nafarroako erregea ([[1194]] - [[1234]]).
 
* '''Fernando''' (†1207[[?]]– †[[1207]])
* '''[[Blanka Nafarroakoa (21177 - 1229)|Blanka]]''' ([[1177]] - [[1229]]), Xanpainiako [[Xanpainiako Tibalt III.a|Tibalt III.a]] kondearekin ezkondua (1195) eta [[Nafarroako Tibalt I.a|Tibalt I.a]] erregearen ama.
* '''Ramiro''' edo '''Remigio''' ([[?]]– †1229), Iruñeko apezpikua ([[1220]] - [[1229]])..
* '''Konstantza''', umea zela hila.
 
== Erreferentziak ==
* '''[[Berengaria Nafarroakoa|Berengaria]]''' (1165-1230), Inglaterrako [[Ingalaterrako Richard I.a|Rikardo I.a]] erregearekin ezkondua (1191)
{{Erreferentzia zerrenda}}
* '''[[Nafarroako Antso VII.a|Antso VII.a]]''' (1170-1234), Nafarroako erregea
* '''Fernando''' (†1207)
* '''[[Blanka Nafarroakoa (2)|Blanka]]''' (1177-1229), Xanpainiako [[Xanpainiako Tibalt III.a|Tibalt III.a]] kondearekin ezkondua (1195) eta [[Nafarroako Tibalt I.a|Tibalt I.a]] erregearen ama
* '''Ramiro''' (†1229), Iruñeko apezpikua (1220-1229).
 
== Ikus, gainera ==
* [[Nafarroako erregeen zerrenda]]
 
=== Bibliografia ===
*Angel J. Martín Duque ''"Sancho VI el Sabio y el Fuero de Vitoria"'', (Vianako Printze erakundea, 63. urtea, 227. zbk, [[2002]])
*Vicente Ángel Álvarez Palenzuela eta besteak ''"Historia general de España y América"'' (IV. liburukia) Rialp argitaletxea ([[1984]])
 
<br />
44 ⟶ 98 lerroa:
 
{{Nafarroako errege-erreginen aurkibidea}}
{{huskeria}}
 
[[Kategoria:Nafarroako errege-erreginak]]
[[Kategoria:1133ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1194ko heriotzak]]
 
[[an:Sancho VI de Nabarra]]