Antiokia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Makeip (eztabaida | ekarpenak)
Informazio berria eta erreferentziak gehitu.
48. lerroa:
}}
 
'''Antiokia<ref>{{erreferentzia|egilea=[[Euskaltzaindia]]|url= https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0147.pdf |izenburua= 147. araua: Antzinateko hirien euskarazko izenak}}</ref>'''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antiokia - Lekuak - EODA|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=lekuaIkusi&Itemid=471&lang=eu&kodea=125283|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2022-01-03}}</ref> '''Oronteskoa''' edo '''Antiokia Siriakoa''' ({{lang-grc|Ἀντιόχεια ἡ ἐπὶ Ὀρόντου}}) greko-erromatar hiria izan zen, egungo [[Antakya]]n dagoena. [[Pisidia]]n izen bereko beste hiri bat zegoen, [[Antiokia Pisidiakoa]] hain zuzen ere. [[Orontes]] ibaiaren ekialdeko ibarrean kokatua, [[K.a. IV. mendea]]n sortu zuen [[Seleuko I.a Nikator]] enperadoreak, [[Seleukotar Inperioa|bere inperioko]] hiriburutzat, [[Siria]]n. Seleuko jeneral aritu zen [[Alexandro Handia]]rekin batera, eta ''Antiochus'' izena oso ohikoa zen bere familiako kideen artean.
 
"Hasierako [[kristautasun]]aren sehaska" deitua,<ref>{{erreferentzia|izenburua= Antioch|bilduma=Encyclopaedia Biblica |liburukia= I |orrialdea= 186|url=https://archive.org/details/encyclopaediabib01cheyuoft online.pdf|hizkuntza=en}}</ref> bertan hasi zuten "kristau" hitza erabiltzen.
 
== Historia ==
Antiokia Seleuko I.a Nikator enperadoreak sortu zuen, bere [[Seleukotar Inperioa]]ren mendebaldeko hiriburutzat. Bere kokapen geografiko pribilegiatuak, mediterraneo ekialdeko eta [[Asia]] barnealdeko ibilbide komertzialen artean, laster eragin zuen merkataritza arloan garrantzia hartzea. Bere morfologia bereziagatik, Orontes ibaiaren ibarrean eta Silpio mendiaren oinean eraikia, gotorleku garrantzitsu ere bihurtu zen, setiatzeko oso zaila baitzen. Horrek guztiak hiria azkar garatzen lagundu zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antiokia - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Antiokia|aldizkaria=www1.euskadi.net|sartze-data=2022-01-03}}</ref>
 
== Indusketak ==
Joan den mendeko 30. hamarkadara arte ez zen modu sistematikoan hiria induskatzen hasi, Lanak, ordea, hamarkada hartan bertan gelditu ziren, eta 2003ra arte ez ziren berriro itzuli. Zortzi kanpaina arkeologiko egin ziren Antakyan 1932 eta 1939 bitartean. 1936an, indusketen klimaxean, bi mila langile iritsi ziren aztarnategietan lan egitera. Hala ere, antzinako Antiokia zehatz-mehatz ezagutzen bazen ere greziar, erromatar, [[Arkitektura paleokristau|paleokristau]] eta [[Bizantziar Inperioa|bizantziar]] testigantzei esker, ez zen gauza handirik aurkitu eraikinei dagokienez. Orontesen [[sedimentu]]<nowiki/>ek ezabatu egin zuten Basileia uhartea, besteak beste. Espedizio frankoamerikar batek, azkenik, bizantziar tenplu batzuk aurkitu zituen inguruetan eta beste aztarna interesgarri batzuk inguruko herrietan. Antiokiari dagokionez, kolomadun bi etorbideetako bat, zenbait bainugela publiko eta ehun bat egoitza pribatu lurpetik ateratzea lortu zuten, non mosaiko grekolatar bikainak agertu baitziren, eszena mitiko eta zeremonialekin. II. eta VI. mendeen artean egindakoak, eszenek aukera eman zuten Erdi Aroko goi klaseen bizimodua askoz hobeto ezagutzeko. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antioquía, la reina de Oriente|hizkuntza=es|data=2019-09-17|url=https://www.lavanguardia.com/historiayvida/historia-antigua/20190917/47425607217/antioquia-la-reina-de-oriente.html|aldizkaria=La Vanguardia|sartze-data=2022-01-03}}</ref>
 
== Erreferentziak ==