Egun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
2. lerroa:
[[Fitxategi:Rotating_earth_(large).gif|thumb|250px|eskuinera]]
'''Eguna''' 24 [[ordu]] dituen [[denbora unitate]]a da, hau da, [[Lurra]]k bere ardatzaren inguruan [[Lurraren errotazio|bira oso bat]] emateko behar duen denbora<ref name=Egun>{{euskaltzaindia|Egun|2021-11-21}}</ref>. Eguna [[gau]]aren aurkakoa ere bada, hau da, egunsentitik ilunabarrera luzatzen den denbora tartea, [[eguzkia]]k argitzen duen denbora<ref name=Egun/>.
 
"Eguna" [[neurri-unitate]]a (ikurra: "d") 86.400 [[Nazioarteko Unitate Sistema|SI]] segundo da. [[Segundo]]a Nazioarteko Unitate Sistemako oinarrizko denbora-unitatea da. Lehen, Lurraren 1900eko mugimendu orbitalaren arabera definitzen zen, baina 1967tik segundoa, eta hortaz eguna, [[trantsizio elektroniko]]ak definitzen ditu<ref name=Second>{{erreferentzia |url=https://www.bipm.org/en/publications/si-brochure/second.html |izenburua=Unit of time (second) |edition=8th |data=2014 |urtea=2006 |website=SI Brochure |egilea=BIPM - Bureau International des Poids et des Mesures |hizkuntza=en}}</ref>.
 
Egunak astetan biltzen dira eta hauek dira euskarazko izenak: [[astelehen]]a, [[astearte]]a, [[asteazken]]a, [[ostegun]]a, [[ostiral]]a, [[larunbat]]a eta [[igande]]a.
 
K.a. IV. mendean aurkitu zuten eguna/gaua zergatik gertatzen ziren; [[eklipse]]en zergatia aurkitu eta horri esker ulertu ahal izan zuten zergatik iluntzen zen eguna. Egunak zein iraupen duen jakiteko Lurrak [[argizagi]] baten inguruan bira emateko behar duen denbora neurtu behar da. Beraz, erreferentzia gisa zein argizagi hartzen den, halakoa izango da egunaren iraupena, puntu beretik bi aldiz igarotzeko ez baitute guztiek denbora bera behar.