Erlikia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Add 1 book for Wikipedia:Egiaztagarritasuna (20211119)) #IABot (v2.0.8.2) (GreenC bot
7. lerroa:
 
== Historia katolizismoan ==
Erlijioari lotutako pertsonaia baten, [[santu]] baten ustezko aztarna kultu bihurtzea oso ohikoa zen Goi Erdi Aroan. Santu baten, bereziki martir baten, hondarren aurkikuntza eta gero horiek gurtzea erlijio jardunbidearen ohiko ezaugarri bat zen, eta oso eginkizun zehatza zuen: gizatalde jakin baten talde kontzientzia eta batasuna sustatzea.<ref name=":0" /> Talde jakin bat gailentzen zenean gertatzen zen; izan zitekeen herri bateko auzo jakin bat, edo are, arraza oso bat. Tokiko eliza bati sustrai sendoak hornitzen zizkion, eta zaindari bat ematen. Donejakueren kasuan, galiziarren baieztapen ekintza izan daiteke, Asturiasko erregeekin aldea adierazteko.<ref name=":0">{{erreferentzia |abizena=Collins|izena=Roger|izenburua=Early Medieval Spain |url=https://archive.org/details/earlymedievalspa0000coll|urtea=1983 |argitaletxea= St. Martin's Press|lekua=New York|isbn= 0-312-22464-8|orrialdea=[https://archive.org/details/earlymedievalspa0000coll/page/236 236]-237}}</ref>
 
Goi Erdi Aroko kristautasun zeltaren epelean, santu askoren erlikiak agertzen ziren Europa mendebaldean, eskualdean eskualdeko santuenak. Karolingiarrak eta Erroma aliantza iraunkor batean elkartu zirenean, Erromako santu bati lotutako erlikia izan beharra sustatu zuten, [[Benedikto Anianekoa]]k sortutako Benediktar Ordenak aplikatua.