Hauteskunde sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Hauteskunde sistema''' hauteskundeetan lortutako emaitzak erakunde politikoetan islatzeko mekanismoa da. Beste modu batean esanda, boto kopurua eserleku kopuru bihurtzeko for...
 
No edit summary
44. lerroa:
 
===Boto egituraketa===
 
Botoak emateko prozedura da. Gehien zabaldutako egituraketa boto bakarra da: hautesle bakoitzak boto bakarra eman dezake, bai hautagai bakar bati (gehiengozko sistemetan) bai zerrenda bati (sistema proportzional gehienetan). Aldiz, beste zenbait eratako egituraketan ere badaude. Boto preferentzialetan (goian aipatutako Irlanda edo Maltako kasuetan adibidez) hautesleak hautagaiak lehentasunaren arabera sailkatzen ditu. Boto anitzean ([[Espainia]]ko senatua aukeratzeko erabiltzen da) hautesle bakoitzak eserleku kopurua adinako boto kopurua du, hau da, hautagai bati baino gehiagori botoa eman diezaioke baina lehentasunik ezarri gabe.
[[Image:Bundestagswahl 05 stimmzett.jpg|200px|thumb|right|Alemaniako 2005eko hauteskundeetako boto txartel bat. Ezkerraldean barrutiko ordezkaria aukeratzen du hautesleak eta eskuinaldean maila nazionalean banatuko diren eserlekuetarako bere gustuko alderdiari botoa ematen dio.]]
Botoak emateko prozedura da. Gehien zabaldutako egituraketa boto bakarra da: hautesle bakoitzak boto bakarra eman dezake, bai hautagai bakar bati (gehiengozko sistemetan) bai zerrenda bati (sistema proportzional gehienetan). Aldiz, beste zenbait eratako egituraketan ere badaude. Boto preferentzialetan (goian aipatutako Irlanda edo Maltako kasuetan adibidez) hautesleak hautagaiak lehentasunaren arabera sailkatzen ditu. Boto anitzean ([[Espainia]]ko senatua aukeratzeko erabiltzen da) hautesle bakoitzak eserleku kopurua adinako boto kopurua du, hau da, hautagai bati baino gehiagori botoa eman diezaioke baina lehentasunik ezarri gabe.
 
Azken aldaera esanguratsua boto bikoitza da. Hau [[Alemania]] eta [[Italia]]ko parlamentuak aukeratzeko erabiltzen da, besteak beste. Sistema honetan hautesleak bi boto ditu hauteskunde barruti bitan parte hartzen duelako: batetik eserleku bakarreko hauteskunde barrutian botoa ematen du barruti horrek izango duen ordezkaria aukeratzeko (gehiengozko formulaz) eta bestetik nazio mailan hauteskunde barruti bakarrean parte hartzen du gainerako eserlekuak banatzeko (formula proportzionalaz).