Bokata: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: Disambiguation links
91. lerroa:
Ameriketako Estatu Batuetan lehen patentea [[New Hampshire]]ko [[Nathaniel Briggs]]entzat izan zen arren 1797an, 1836an Patenteen Bulegoan gertatutako sute baten ondorioz diseinatutako garbigailu motaren berririk ez dago. [[John E. Turnbull]]ek 1843an garbigailu bat patentatu zuen.
 
[[1904]]an jada Estatu Batuetan garbigailu elektrikoak iragartzen ari ziren, eta Estatu Batuetako salmentak 1928an 913.000 unitatera iritsi ziren. 1940an, Estatu Batuetan argindarra eskura zuten 25.000.000 etxeetatik % 60k garbigailu elektriko bat zuen. Hala ere, neurri batean, [[1940ko hamarkada]]ren amaieratik 1950eko hamarkadaren hasierara, garapen ekonomikoaren ondorioz ugaritu zen etxeetan. [[Europa]]n 1960ko hamarkadaren hasieran, eguneroko aparatu bihurtzen da. Europako industria-enpresa garrantzitsuak garbigailu ugari fabrikatzen hasi ziren ([[Miele]], [[AEG Electrolux]], [[Zanussi]], [[Siemens]], [[Robert Bosch Gmbh|Bosch]], [[Balay]], [[Samsung]], [[LgLG Corporation|LG]]). Laster bilakatu zen etxean garbigailu bat izatea ospe eta prestigio sozialaren adierazpena.
 
Garbigailuaren bilakaera estetikoa eta funtzionala oso garrantzitsua izan da, batez ere azken urteotan, [[mikroelektronika]] aplikatuta. Estetikari dagokionez, 1980ko hamarkadan oso zabalduta zeuden etxetresna elektriko panelagarriek diseinu kurbo eta estilizatuei eta kolore-barietate ugariri bide eman diete.