Txikipedia:Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
11. lerroa:
 
==Goi Erdi Aroa==
Erdi Aroaren lehen erdiari, gutxi gorabehera, {{txp|Goi Erdi Aroa}} deitzen zaio. Erdi Aroa hasi zen Europako iparraldetik iritsitako herri germaniko batzuek {{txp|Erromatar Inperioa|Erromatar Inperioko}} lurrak inbaditu zituztenean eta, horien eraginez, antolaketa politiko hori eta haren erakunde gehienak deseginda geratu zenean. Desagertu ez zen erakunde bakarra Eliza kristaua izan zen; izan ere, germaniarrek erlijio hori beraientzat hartu zuten, eta Eliza Europako erakunderik indartsuena bihurtu zen eta, poliki-poliki, Europako leku guztietara eta baita kanpoko leku askotara ere zabaldu zen. Politikari dagokionez, berriz, erromatarrek hainbat mendetan zehar lortutako batasuna desagertu eta, haren ordez, hainbat erreinu sortu ziren. Horregatik, erreinu germanikoen garaia ere bereizten da, batzuetan, Goi Erdi Aroaren barruan.
 
Garai honetako erregerik handiena {{txp|Karlomagno}} izan zen. Franko izeneko herrien erregea zen, gaur egun {{txp|Frantzia|Frantziak}} eta {{txp|Alemania|Alemaniak}} okupatzen dituzten lurretan. Baina Eliza kristaua ere oso indartsua eta boteretsua zen garai hartan; Aita Santua zen haren buruzagi nagusia, baina beste eliz agintariak ere oso ahaltsuak ziren. Aita Santuak {{txp|Mendebaldeko Europa|Mendebaldeko Europako}} enperadore izendatu zuen Karlomagno 800. urtean. Haren inperioari Mendebaldeko Erromatar Inperioa deitu zitzaion, antzinako Erromatar Inperioa berpiztuko zuelakoan. Baina Karlomagno hil zenean, haren seme eta ondorengoak ezin izan ziren kapazak izan inperioaren batasunari eusteko.