Nafarroako Gorteak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
38. lerroa:
Unibertsitateen estamentua ere aldatu egin zen zenbait hiribilduren gehikuntzaren ondorioz: 1513 eta 1572 artean [[Urrotz]], [[Doneztebe]], [[Etxarri Aranatz]], [[Lesaka]], [[Zuñiga]], [[Valtierra]], [[Esprontzeda]], [[Atarrabia]], [[Lakuntza]], [[Oibar]] eta [[Cascante]] sartu ziren. [[Cintruénigo|Cintruenigok]] 1572an egin zuen lehen aldiz, [[Arguedas|Arguedasek]] 1608an, [[Etxalar|Etxalarrek]] 1630ean eta [[Milagro|Milagrok]] 1687an. Guztira 38 unibertsitate [[Los Arcos|Los Arcosen]] sarrera kontatzen bada, 1753an Nafarroara itzuli ondoren. Guztiaren, lurralde ordezkapena mugatua zen, eta hala geratu zen agerian 1565ean, eskaera egin zutenean Iruñea, Lizarra eta Zangozako merindadeetako ibar bakoitzak eserlekua izateko Gorteetan. Estamentu honetarako ordezkari edo prokuradoreak, oro har, kontzeju irekietan hautatzen zituzten, edo herri handieagoeta errejimenduak izendatzen zituzten (Zangozan, adibidez, 1642 arte, gobernu-ofizioetan egondakoek zuten hautatzekom eskubideak). Nahiz eta prokuradore bat baino gehiago bidali herri bakoitzak (inoiz sei lagun ere) hiribildu edo hiri bakoitzak boto bakarra zuen.
 
Estamentu militar edo [[Noblezia|noblean]], Gaztelako erregeek kontrola indartu zuten halaber. Kasu honetan, partaidetza lotua zegoen bereziki [[Oinetxe jauregi|oinetxe jauregien]] instituzioarekin. Orube edo [[oinetxe]] jakin bati lotutako titulu honek segitu zuen hazten, Gaztelako Koroari dirua ordainduz lortzen zelarik titulua; horrela Espainiako zentroarekiko lotura hazkorra izan zuen noblezia nafarrak<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=Juan José|abizena=Martinena Ruiz|urtea=2009|izenburua=Palacios Cabo de Armería, una peculiaridad de Navarra|argitaletxea=Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro, Universidad de Navarra.|orrialdeak=47-75|hizkuntza=es|url=http://dadun.unav.edu/bitstream/10171/38477/1/02.%20J.J.%20Martinena.pdf|sartze-data=2021-10-09}}</ref>.
 
Desagertu ziren arte (1841), tirabira handiak izan ziren Nafarroako Gorteen eta Espainiako erregeen eta erakunde gorenen artean. XVIII. mendearen hasieran, politika zentralistagoak ezarri zituen Filipe V.a errege [[borboi leinua|borboitarrak]] eta, Katalunian, Aragoin eta Valentzian ez bezala, Nafarroako erakundeak errespetatu zituen arren, saiatu zen murrizketa batzuk egiten. XVIII. mendean guztiz ahuldu ziren Nafarroako Gorteak, Madrilgo koroaren eraginaren mendean. 1794. urtetik aurrera, Nafarroako erakundeen aurka jo zuen bete-betean [[Manuel Godoy|Godoy]] ministro espainiarrak. 1810-1814 bitarteko urteetan desagertu ziren Nafarroako Gorteak (Espainiako konstituzio liberalak balio gabe utzi zituen 1812an). 1814. eta 1824. urteetan berrezarri zituen Fernando VII.ak Nafarroako Gorteak. 1841. urtean desagertu ziren Nafarroako Gorteak. Nafarroako Diputazioan zeuden liberalek berek bultzatu zuten neurri hau.