Serge Blanco: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
[[1974]]an egin zuen debuta Biarritz Olympiquerekin, eta ez zuen inoiz taldea utzi, asko izan baziren ere hura kontratatzen saiatu ziren klubak.<ref name="berria2"/> Errugbilari ezohiko eta miresgarria izan zen. Lasterraldi luze bezain indartsuak egin ohi zituen, eta entsegu ikusgarriak. Biarritzekin 311 partidatan jokatu zuen, 111 entsegu egin eta 1.207 puntu erdietsi. Nekaezina zen zelaian, eta sena eta talentua zituen ardatz. Bestetik, bat-bateko jokoa eta irekia zituen gustuko.<ref name="berria1"/>
 
[[Frantziako errugbi selekzioa|Frantziako selekzioarekin]] [[1980]]ko azaroaren 8an jokatu zuen lehenbiziko partida, [[Pretoria]]n, [[Hegoafrikako errugbi selekzioa|Hegoafrikaren]] aurka<ref group="oh">Hegoafrika 37 eta 15 nagusitu zen.</ref> eta, harrezkero, 12 urtean jantzi zuen Frantziako elastikoa. Selekzioarekin marka guztiak hautsi zituen: 93 partidatan izan zen internazionala ofizialki, 38 entsegu egin zituen eta 16 aldiz izan zen kapitaina. Mundu osoan ezagutu zituzten haren dohain ikaragarriak.<ref name="berria2"/><ref name="espn">{{erreferentzia|izena= | abizena= |urtea=|izenburua=Serge Blanco |argitaletxea=en.espn.co.uk |url=http://en.espn.co.uk/scrum/rugby/player/8997.html |sartze-data=2021-9-18}}</ref> Urte horietan, Frantziak sei aldiz irabazi zuen [[Sei Nazioen Txapelketa|Bost Nazioen Txapelketa]] sei aldiz irabaztea lortu zuen, eta [[1987ko Munduko Errugbi Txapelketa]]ren finalera iritsi zen, [[Australiako errugbi selekzioa|Australiaren]] kontrako finalerdian, luzapenean, Blancok berak lortutako entsegu bati esker.<ref name="espn"/>
 
Azken partida ofiziala Frantziako Barbariansekin jokatu zuen, [[1992]]ko urriaren 31n, Hegoafrikaren aurka.<ref>{{erreferentzia|izena=Koldo | abizena=Alduntzin |urtea=|izenburua=Blancoren agurrean Hegoafrikak galdu |argitaletxea=''Euskaldunon Egunkaria'', 1992ko azaroak 3, CC BY-SA 4.0, berria.eus |url=https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1992-11-03&orria=021&zenb=NFRXamxab25keHlieFlEMVVsOHc5dz09 |sartze-data=2021-9-18}}</ref> Orduko, [[talasoterapia]] gune bat irekia zuen [[Hendaia]]ko [[Sokoburu]] eremuan, eta ''Quinze - Serge Blanco'' arropa linea sortua.<ref>{{erreferentzia|izena=Bénédicte | abizena=Jourgeaud |urtea=|izenburua=La ville en mode rugby |argitaletxea=''Le Figaro'', 2009ko otsailak 10, lefigaro.fr |url=https://www.lefigaro.fr/aumasculin/2009/02/10/03009-20090210ARTFIG00478-la-ville-en-mode-rugby-.php |sartze-data=2021-9-18}}</ref> Enpresaburu jarduerak kirol karguekin tartekatu zituen: Biarritz Olympiqueko presidentea 1995etik 1998ra, Ligue nationale de rugbyko presidentea 1998tik 2008ra, eta Biarritz Olympiqueko presidentea, berriz, 2008tik 2015era; Biarritz eta [[Aviron Bayonnais (errugbia)|Baiona]] taldeak bat egiteko proiektuak porrot egin zuelarik eman zuen dimisioa.<ref name="berria"/>