Txikipedia:Neoklasizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Banner|Napoleon at the Great St. Bernard - Jacques-Louis David - Google Cultural Institute.jpg}} 500px|thumb|<center>Bordeleko antzoki neoklasikoa. '''Neoklasizismoa''' mugimendu {{Txp|Arte|artistiko}} bat izan zen, {{Txp|Europa|Europan}} XVIII. mendean sortu zena. Izen hori du antzinako {{Txp|Antzinako Grezia}} eta {{Txp|Antzinako Erroma|Erromako}} kultura klasikoa eta haren balio estetikoak "...»
Etiketa: Disambiguation links
 
No edit summary
1. lerroa:
{{Banner|Napoleon at the Great St. Bernard - Jacques-Louis David - Google Cultural Institute.jpg}}
[[Fitxategi:036 - Grand Théâtre siège de l'Opéra national - Bordeaux.jpg|500px|thumb|<center>Bordeleko antzoki neoklasikoa.]]
'''Neoklasizismoa''' mugimendu {{Txp|Arte|artistiko}} bat izan zen, {{Txp|Europa|Europan}} XVIII. mendean sortu zena. Izen hori du antzinako {{Txp|Antzinako Grezia}} eta {{Txp|Antzinako Erroma|Erromako}} kultura klasikoa eta haren balio estetikoak "berreskuratu" nahi izan zituelako, aurreko mendean nagusi izandako kultura {{Txp|Barrokoa|Barroko}} eta {{Txp|rokoko|rokokoaren}} gehiegikera estetikoen kontrako erreakzio bezala.
 
Dena dela, neoklasizismoa {{Txp|klasizismo|klasizismoa}} berritzeko saio bat baino gehiago ere izan zen. {{Txp|Ilustrazio}} frantsesaren garaian sortu ondoren, garai berri horretako sinpletasun, seriotasun eta arrazionaltasun balioak islatu nahi izan zituen, {{Txp|antzinate klasiko|antzinate klasikoaren}} bidetik. Hori dela eta, esan daiteke Ilustrazioari lotutako mugimendu artistikoa dela.
24. lerroa:
 
Espainian gehiago kostatu zitzaion neoklasizismoari errotzea literaturan, estilo barrokoak jarraitu baitzuen poesian eta {{Txp|antzerki|antzerkian}}. Dena dela, denborarekin, antzerkigile askok jarraitu zioten eredu frantsesari, {{Txp|Aristoteles}} eta {{Txp|Horazio|Horazioren}} printzipioei jarraituz.
 
==Neoklasizismoa margolaritzan==
Pinturaren historian Rokoko eta Erromantizismoaren artean kokatuta egonda, estilo neoklasikoak aurreko eta ondoko bi estiloen oso antzeko ezaugarriak ditu; horregatik, ez da erraza haien arteko muga estilistiko argiak zehaztea. Hala ere, nabarmena da {{Txp|margolaritza}} neoklasizistan greko-erromatar gaiak nagusitzen direla, bai eta {{Txp|Erdi Aro|Erdi Arokoak}} edo Asiako zibilizazioak ere, kutsu exotiko eta antzinakoak diuztelako.
 
Marrazkiak eta formak garrantzi handia zuten kolorearen gainetik, argi hotz garden batez bustitako lanak sortuz. Historia eta motibo klasikoak izan ziren margotu beharreko gai nagusiak, eta freskoak egon ziren arren, oro har, {{Txp|olio-pintura}} nagusitu zen.
 
==Neoklasizismoa musikan==
{{Txp|Musika|Musikaren}} kasuan, garaien arteko bereizketa historikoak oso ezberdinak dira. Oro har, "{{Txp|Musika klasiko|Musika klasikoa}}" deitzen duguna klasizismoaren musika da (XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen hasiera), aldi baterako estilo neoklasikoarekin bat etorri zena.
 
Hau, neurri batean, greko-erromatar altxor musikalik ez egoteagatik gertatu zen, antzinakoek ez baitzuten izan musika gordetzeko moduko idazketa musikalik. Nolanahi, garai honetako musikan oso funtsezkoak izan ziren nagusitasun formal sendoa, eta emozioen eta teknika musikalen neurritasuna.
 
Bestalde, XX. mendean, {{Txp|Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerraren}} ondoren (1914-1918), {{Txp|Igor Stravinski}} eta {{Txp|Paul Hindemith}} musikagileek "musika neoklasikoa" izeneko mugimendua hasi zuten. Izena, musika klasikoa ({{Txp|Haydn}} eta {{Txp|Mozart}}, bereziki) berreskuratzeko nahia nabaria zen lanak konposatu zituztelako da. Hala ere, mugimendu horrek ez du zerikusirik garai neoklasikoarekin.