Erronkaribar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
No edit summary
17. lerroa:
'''Erronkaribar'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_eoda&Itemid=471&lang=eu&nonkodea=5.5.08&view=toponimia Euskaltzaindiaren izendegia].</ref> ([[Euskarazko Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa|[eronkaɾiβaɾ]]]; [[Erronkariera]]z '''Erronkariko ibaxa''' ([[Euskarazko Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa|[eronkaɾiko iβaʃa]]]) [[Nafarroa]]ko ipar-ekialdean dagoen eskualdea da, [[Zangozako merindadea]]ren barruan kokatuta dagoena, mendebaldeko [[Pirinioak|Pirinioetako]] ibarra da.
 
Mugakideak hauek ditu: Iparraldean [[Atharratze-Sorholüzeko kantonamendua|Atharratzeko Kantonamendua]] ([[Zuberoa]]); mendebaldean [[Zaraitzu]] ibarra; ekialdean [[Ansó|Anso]] ibarra ([[Huescako probintzia|Huesca]]); eta hegoaldean [[Salbaterra Ezka]] ([[Zaragozako probintzia|Zaragoza probintzia]]).
 
[[Erronkari]] udalerri nagusia eta bigarren populatuena da, biztanle gehien [[Izaba]]k eta gutxien [[Urzainki]]k daukate.
 
Nafarroako ipar-ekialdeko ibarra (Pirinio aldea). Zazpi udalerrik osatzen dute: Uztarroze, Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Bidankoze eta Burgi. 414&nbsp;km<sup>2</sup> eta 2.044 biztanle 2011an.
 
== Geografia ==
=== Udalerriak ===
# [[Izaba]] (492 biztanle 2012an)
# [[Erronkari]] (254)
# [[Burgi]] (235)
36. lerroa:
[[Fitxategi:Urzainqui rio.jpg|thumb|250px|[[Ezka]] ibaia, Urzainkitik hurbil]]
 
Erronkaribar eskualde garaia da. Bertako iparraldean ([[Uztarroze]] eta, batez ere, [[Izaba]] udalerrietan) daude Euskal Herriko gailur gorenak: [[Ezkaurre]], [[Antsabere]], [[Arlas]], [[AnielarraAñelarra]], [[Hiru Erregeen Mahaia|Hiru Errege Mahaia]] (2.434 m). Mendi horien erdialdean zabaltzen da [[Belagua]], Euskal Herriko goi-haran ederrena. Haran horretan sortzen den [[Ezka]] ibaiak gurutzatzen du ibarra, ipar-hegoalde, eta [[Esako urtegia]]n amaitzen da. Erronkariko hegoaldeko herriak ([[Urzainki]], [[Erronkari]], [[Bidankoze]], [[Garde]] eta [[Burgi]]) menditsuak dira baina ez hain garaiak. Ezka ibaiak [[arroila]] sakonak ebaki ditu herri horietan zehar.
 
Horrenbestez, ibarra (''ibaxa'', erronkarieraz) [[Ezka]] ibaiak ardazten du, iparraldetik hegoaldera [[Izaba]], [[Urzainki]], [[Erronkari]] eta [[Burgi]] zeharkatzen baititu. Ezkak hiru erreka jasotzen ditu: ipar-mendebaldetik Uztarroze ibaia, zeinak Tropo, Burgiarte eta Mintxate errekak jasotzen dituen; iparraldetik Belagua ibaia, zeinak Maze erreka ibaiadar duen; eta, azkenik, ipar-ekialdetik Belabarze ibaia, Berroeta erreka adar duena.
 
=== Klima ===
Erronkariko negua luzea eta hotza dazen (1-2&nbsp;°C batez beste), [[klima aldaketa]] baino lehen. Euria eta elurra ugaria izaten dazen abendua eta maiatza bitartean. Uda epela eta lehorragoa da.
 
== Armarria ==
[[Fitxategi:Coat_of_Arms_of_Roncal_Valley.svg|thumb|150px|Erronkaribarreko armarria.]]
Erronkaribarko armarriaren inguruan [[Erronkariarren zubia|Erronkariarren zubiaren kondaira]] dago.
 
Erronkaribarko armarriaren inguruan [[Erronkariarren zubia|Erronkariarren zubiaren kondaira]] dago, zubia eta errege mairuaren buruari dagokionez. Lau zatitan banatuta dago, eta goian eta ezkerrean agertzen dira aipatutako elementuak.
 
Beste hiru laukietan, goian eta eskuinean agertzen da txakur zuria fondo gorriarekin, behean eta ezkerrean gaztelu zuria fondo gorriarekin eta behean eta eskuinean hiru haitzen irudia.
 
== Historia ==
Erronkaribar burujabe izan da historiako une askotan. Bertako Batzar Nagusiak gobernatzen zuen Erronkari, eta ibarreko biztanle orok zuen lurrak eta zura ustiatzeko eskubidea.
 
Tradizioaren arabera, [[Abd ar Rahman I.a|Abd ar-Raman I.a]] garaitu eta hil zuten erronkariarrek [[785]]. urtean, Erronkaribarren bertan.
 
[[821]]. urtean, [[Antso Gartzia]] Iruñeko erregeak, erronkariarrekin bat eginik, [[Errege Bardea]]n eraso eta azpiratu zituen, mendeku asmoz zetozen musulman osteak. Garaipen haren ondorioz, ahalmen bereziak eman zizkien Iruñeko erregeak erronkariarrei: azienda batere zergarik gabe hazteko eskubidea, arma zerbitzua bertan egiteko eskubidea, eta Pirinioez bestaldeko herriekiko merkataritzan aduana-zergarik ordaindu gabe aritzeko eskubidea.
 
[[Fitxategi:Bearnotar behia1.jpg|thumb|px 380|[[Hiru behien zerga]], 1960ko hamarkadan]]
58 ⟶ 62 lerroa:
Ez zen hura izan ibarren arteko azken gatazka. 1428. urtean, [[Tutera]], [[Ansó|Berari]] eta [[Zuberoa]]ko biztanleen aurka borrokatu ziren erronkariarrak, haranen arteko mugak eta haranen gaineko eskubideak zirela eta. [[agaramontar]] eta [[beaumontar]]ren arteko gerran, [[Joan II.a|Joanes II.a]] erregearen alde jarri ziren erronkariarrak 1451. urtean, baina alboko nafar guztiak agaramontarrak izaki ([[Zaraitzu]]ko ibarra, [[Zangozako merindadea]] eta [[Nafarroako mendialdea|mendialde]] osoa), ez zioten [[Vianako Printzea|Vianako printzearen]] aurkako borrokan laguntza handirik eman erregeari.
 
[[1512]]. urtean, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoak]] Nafarroa bereganatu ondoren, amore eman behar izan zuten erronkariarrek [[Albako dukea]]ren aurrean. 1514an, agintari berriek pertsekutatuen zerrenda bat argitaratu zuten, 14 pertsona guztira, lesa maiestate delitu larria leporatuta. 1525. urtean jende asko hil zuten Erronkarin, sorginak zirelako salaketapean. [[Nafarroako sorgin ehiza (1525)|1527an, berriz heldu zen izua]] haranera: Avellaneda inkisidoreak jo-mugan jarri zuen, baita hamarnaka herritar hilarazi ere, sorgin izatea leporatuta. Hurrengo hamarkadan, berriz errepikatu ziren sorgin ehiza kasuak.
 
[[Espainiako Ondorengotza Gerra]]n (XVIII. mendearen hasieran) [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe Borboikoaren]] alde jokatu zuten erronkariarrek, [[Karlos artxidukea]] nahiago zuten aragoitarren aurka.
 
[[Konbentzio Gerra]]ren garaian ([[1793]]), frantses osteen aurka altxatu ziren. Napoleonen soldaduak berriro Espainiako estatuaz jabetu zirenean, Erronkaribar hartu zuten frantsesek 1809. urtean, baina erretiratzeko orduan gizon asko galdu zuten. 5.000 frantses inguratu ziren [[Zaragoza]]tik erronkariarrak zigortzeko asmoz, baina, [[Burgi]]ko herria erre zuten arren, erronkariarrek oste haiei eutsi zieten, eta bakean utzi behar izan zituzten frantsesek. Minak eta Cruchagak gidaturiko gerrilletan nabarmendu ziren erronkariarrak, eta [[Elisabet II.a Espainiakoa|Elisabet II.aren]] alde borrokatu ziren [[Lehen Karlistaldia]]n.
 
== Ekonomia ==
71 ⟶ 75 lerroa:
== Uskara ==
=== Gaur egun ===
[[XX. mendeanmende]]an zehar nagusitu zen [[gaztelania]] Erronkarin. [[Euskara]], [[erronkariera]], joan den mendearen bigarren erdialdean galdu zen. Euskaldun berriak eta kanpotik joanak dira egungo Erronkariko euskaldunak. Batez ere irakaskuntzaren bidez, ia bost biztanletik bat euskal hiztuna izatea lortu da gaur egun.
 
Halaber, [[1995]]ean sortu zuten Kebenko elkartea, ibarrean hizkuntza eta kultura sustatzeko eta mugaz bestaldeko euskal komunitatearekin harremanak sendotzeko helburuekin.