Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
8. lerroa:
 
Gogo handia dut euskara zeharo normalizatuta ikusteko, eta helburu horrekin lan egiteko. Ikuspegi horretatik, euskararentzat oinarri-oinarrizkoa iruditzen zait '''era eta gai guztietako artikuluak geure hizkuntzan eskuragarri egotea''', munduko hizkuntza normalizatu guztietan gertatzen den bezalaxe. Horregatik, eta ez dudalako nahi euskarazko Wikipedia soil-soilik Euskal Herriarekin loturiko gaietan espezializaturik egotea (bestelako iritziekiko errespetu osoz esan behar dut hori txokokeria bat iruditzen zaidala, nolabaiteko ezintasun baten mozorro penagarria), baizik eta, esan bezala, gai-multzo zabala eskaintzea, iragartzen dizut, irakurle agurgarri hori, nire asmoa dela gehienbat atzerriko gaiekin loturiko artikuluak idaztea, Euskal Herriari buruzko artikuluen eta atzerriko kulturei buruzkoen arteko oreka lortzearren.
 
Lankide gisa euskarazko Wikipedian izena eman aurretik, honako artikulu hauek sortu nituen (agian baten bat ahaztu zait, baina ia gehienak jarraian zerrendatzen ditut):
 
- Coney Island
- Central Park
- Broadway
- Times Square
- New Yorkeko eraikin hauei buruzko artikuluak:
- American International Building
- Chrysler Building
- Equitable Building
- Flatiron Building
- Rockefeller Center
- Seagram Building
- The Ansonia
- The Beresford
- The Eldorado
- Woolworth Building
 
Lankide gisa izena eman ondokoetan nire lankide-izena agertzen denez, artikulu horiek ez ditut hemen aipatuko.
 
Ikusten den bezala, New Yorkzale handia naiz, eta hiri ikusgarri horri buruz euskaraz idatzita dagoen materiala aberastea da oraintxe bertan etorkizun hurbilerako daukadan asmoa.
 
Agur bero bat,
 
Belkoainpe
 
OHARRA: Atsegin berezia ematen dit ikusteak euskarazko Wikipedian nazioarteko gai bati buruz dagoen artikulu batek oso baliokide gutxi dituela beste hizkuntzetako Wikipedietan. Sendagileari kontsultatu beharko al nioke?