Pirritx, Porrotx eta MariMotots: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1.090. lerroa:
|}
 
== Boikotak eta zentsurak ==
Pailazo taldeak kritika eta boikot gogorrak jasan izan ditu eskuineko alderdien partetik. Arrazoia beraien emanaldietan [[euskara]] eta euskal kultura sustatzea, euskal presoen eskubideen aldeko adierazpenak egitea, eta [[Aiora Zulaika]] eta [[Joxe Mari Agirretxe]] ezker abertzaleko kideak izatea dira.
 
=== 2001-2002 ([[Euskal Herria]]) ===
Hainbat eragile politikok bultzatuta eta indar mediatiko boteretsuen laguntzarekin, ''Takolo, Pirritx eta Porrotx''en aurkako kanpaina hasi zen [[2001]]. urtean. Urte hartan, kanpaina haren ondorioz, 20 emanaldi galdu zituen pailazo taldeak.
 
1.111. lerroa:
* '''[[Atarrabia|ATARRABIA]]:''' Lorenzo Goikoa ikastetxe publikoak pailazoen emanaldi bat antolatu nahi izan zuen. Atarrabiako alkateak, [[Alfonso Ukar Zaratiegi]]k ([[Nafar Herriaren Batasuna|UPN]]), ordea, herriko frontoia, kiroldegia eta plaza erabiltzea debekatu zien. Ondorioz, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolan egin behar izan zuten saioa.
 
=== 2013 ([[Euskal Telebista]]) ===
Urte honetan [[Txirri, Mirri eta Txiribiton]] beteranoek erretiroa hartu zuten eta ondorioz, [[Euskal Telebista]] pailazorik gabe geratu zen. Egoera horren aurrean, telebistak ''Pirritx eta Porrotx'' kontratatzeko aukeran pentsatzen hasi zen [[ETB 3]]rako.
 
1.120. lerroa:
[[Euskal Telebista]]k<nowiki/> ez du sekula pailazo taldea kontratatu programarik egiteko. Ez iskanbilaren aurretik, ezta ondoren ere.
 
=== 2019-2020 ([[Nafarroa]]) ===
 
* '''[[Iruñea|IRUÑEA]]:''' ''Pirritx, Porrotx eta MariMotots''ek ''Bizi dantza'' ikuskizuna eskaini behar zuten [[2019]]ko [[azaroaren 29]]an, Iruñeko [[Baluarte jauregia]]n. Bertako alkateak, [[Enrique Maya]]k ([[Nafar Herriaren Batasuna|UPN]]), ordea, ez zuen nahi hauek bertan emanaldia eskaintzea, ideologia kontuengatik. Esan zuenez, bera alkate den bitartean ''Pirritx, Porrotx eta MariMotots''ek ez dute bertan emanaldirik eskainiko.