Sunisa Lee: berrikuspenen arteko aldeak

gimnasta estatubatuarra
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria
(Ez dago alderik)

21:17, 29 uztaila 2021ko berrikusketa

Sunisa "Suni" Lee (Saint Paul, Minnesota, 2003ko martxoaren 9a) kirolari estatubatuarra da, gimnastika artistikoan lehiatzaen dena. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, bi domina lortuz, urrea banakako lehiaketan eta zilarra taldekako proban (Simone Biles, Jordan Chiles eta Grace Mc Callumekin batera).[1][2] 2019ko Munduko Txapelketan hiru domina irabazi zituen: urrea taldekako lehiaketan, zilarra lurrean eta brontzea barra asimetrikoetan.[3][4] AEBetako gimnastika talde nazionaleko kidea da, eta lehen gimnasta hmong-amerikarra.[5][6]

Erreferentziak

  1. «Olympedia – Sunisa Lee» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  2. berezia, Ainara Arratibel Gascon, Berriemaile. «Orekak eman dio urrea» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  3. «LEE Sunisa - FIG Athlete Profile» www.gymnastics.sport (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  4. «Gymnastics - Sunisa Lee (United States)» www.the-sports.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  5. «Meet Suni Lee, USA's uneven bars specialist and the first Hmong American Olympic gymnast | Sporting News» www.sportingnews.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  6. «NPR Cookie Consent and Choices» choice.npr.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).