Drain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
1. lerroa:
{{wikitu}}
'''Drainatze filtratzaileak''', '''drainatze frantsesak''' ere deituak, [[hiri-drainatze sistema jasangarrienjasangarri]]en barruan dauden eta ura garraiatu edo bideratzen duten sistema mota bat dira. Drainatzeen ibilbidean gertatu diren prezipitaziotatik isuritako ura edo inguruko lurren ura, xurgatu eta garraiatu egiten dute, beste ur tratamendu sistema batzuetara eramanez. Normalean legarrez betetako zanga eta zulatuta egoten den tutu batez osatua dago. Gainera, lurzoruek eta zangek dituzten materialen artean, estalki “geotextil” batez inguratu egiten dira. Estalkia ura pasatzeko kapaza izatea nahitaezkoa izaten da drainatze sistemaren eginkizunetarako.
[[Fitxategi:French drain diagram.jpg|thumb|370x370px|Drainatze filtratzaile mota baten sekzioa]]
Uraren ibilbidea jarraituz, lehenik, urak estalki geotextila zeharkatu egiten du eta drainaduran sartu egiten da. Legarren artean ura filtratu egiten da eta grabitatearen ondorioz, behean kokatuta dagoen tutu zulatura iristen da. Tutuaren ordez, ura garraiatzeko beste sistema batzuk ere erabili izan dira<ref>{{Erreferentzia|izena=Daniel|abizena=Castro Fresno|izenburua=Sistemas urbanos de drenaje sostenible (Suds)|orrialdeak=255–260|abizena2=Rodríguez Bayón|abizena3=Rodríguez Hernández|abizena4=Ballester Muñoz|izena2=Joseba|izena3=Jorge|izena4=Francisco|data=2005-05|url=http://ve.scielo.org/scielo.php?script=sci_abstract&pid=S0378-18442005000500004&lng=es&nrm=iso&tlng=es|aldizkaria=Interciencia|alea=5|zenbakia=30|issn=0378-1844|sartze-data=2020-12-11}}</ref>. Azkenik, tutuak jasotako ura garraiatu egiten du eta estolderia sarera edo ura drainatzeko beste sistema batera iristen da. Ura filtratzeaz aparte, euri isurketaren laminazioan lagundu egiten du, isuritako emari maximoen balioak leunduz eta kontzentrazio denborak handituz.