Kuba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
158. lerroa:
=== Konkista eta kolonialismoa ===
[[Fitxategi:Castillodelmorro.jpg|thumb|ezkerrera|200px|<small>Castillo del Morro ([[1589]])</small>]]
1511n hartu zuten egoitza lehen espainiarrek uhartean, [[Diego Velázquez de Cuéllar|Diego Velázquezen]] gidaritzapean ([[Hernán Cortés]], [[Bernal Díaz del Castillo]], [[Pedro de Alvarado]], [[Bartolomé de las Casas]] eta 300 soldadu). Konkistatzaileek berehala menderatu zituzten indiarrak, eta urte gutxiren buruan, lan gogorra egitera beharturik, eta europarren gaixotasunek sortutako [[izurri]]teen ondorioz ia desagertzeraino urritu ziren (100.000 ingurutik 5.000ra [[1540]]an, eta 1.000ra [[1570]]ean). Indiarrik ezean, [[Afrika]]ko [[esklabotza|esklaboak]] inportatu ziren lanerako.
 
Uhartea menderaturik, zenbait hirihiriak sortu ziren hurrengo urteetan, eta Kuba Ameriketarako espedizio askoren abialekua izan zen. [[XVII. mendea]]n koloniak ingeles, holandar eta frantses piraten erasoei aurre egin behar izan zien. [[XVIII. mendea|XVIII.]] eta [[XIX. mendea|XIX. mendeetan]] Kubak [[azukre-kanabera|azukre kanaberaren]] ekoizpena, esklaboen inportazioa eta azukre industria izan zituen ekonomiaren aurrerabide. XIX. mendearen erdialdean, bertako azukre industria munduko aurreratuena zen, eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]] zituen bezero eta finantzatzaile nagusiak. [[1865]]ean esklaboen salerosketa debekatu zen eta [[Mexiko]]ko indiarrak eta [[txinako Herri Errepublika|txinatarrak]] kontratatu ziren lanerako, baina esklabotasunak indarrean segitu zuen, [[1868]]a arte.
 
[[Fitxategi:Jose_Marti_head.jpg|thumb|130px|<small>[[José Martí]]</small>]]